Itxi
Sarean loratutako uhinak amaierara iritsi dira

Euskadi Irratia

SAREAN

Sarean loratutako uhinak amaierara iritsi dira

2017ko uztailaren 9an abiatu genuen "Sarean". Kultura eta ingurune digitala ardatz, gure mikrofonoetan izan ziren Harkaitz Cano, Barbara Goenaga, Mikel Pagadi, Xabi Solano eta abar luze bat. 2017ko udazken hartatik astero sartzen utzi diguzue zuen kotxeko irratian, ordenagailuan edota sakelakoan. Infinituak dira gaitasun teknologikoak eta bada garaia esperimentatzen jarraitzeko eta datozenei lekua egiteko. Azken saiora iritsi gara, eta nola ez, ezin izan ditugu alde batera utzi emanaldi guzti hauetan gurekin izan diren kolaboratzaileak, babesleak zein entzuleak. Mila esker guztioi!

imagen player
imagen player
imagen player