Itxi

Sarean

Elkarrizketa

Juan Beitia: KirolApp, kirol taldeak laguntzeko tresna digitala

Guuk enpresak kirolen inguruan aritzen diren enpresa eta klubak laguntzeko aplikazioa sortu du. Enpresako marketin digitaleko arduradunak eman dizkigu azalpenak.

  • Kirolapp

    Kirolapp

Guuk telekomunikazio enpresak KirolApp aplikazioa garatu du kirolen inguruan aritzen diren enpresa eta klubak laguntzeko. Kirol kluben digitalizazio zailtasunak direla medio sortu zuten proiektua, baliabide nahiz jakintza digitalen falta asetzeko. Klub bakoitzak bere app-a pertsonalizatzeko eta moldatzeko aukera duela jakinarazi digu Juan Beitia Guuk enpresako marketin digitaleko arduradunak. KirolApp aplikazioaren funtzioen informazio guztia entzungarri dago elkarrizketan.