Sarean
Elkarrizketa
Ane Iturzaeta, 2021eko Gladys sariaren irabazlea
2021eko Gladys sariaren irabazlea izan da Ane Iturzaeta, 26 urteko donostiarra. 30 hautagaien artena aukeratu du epaimahaiak.
-
Erdian, Ane Iturzaeta, Gladys sariarekin
13:11 min
30 hautagaien artean, Ane Iturzaeta, 26 urteko donostiarra izan da 2021eko Gladys sariaren irabazlea. Ibilbide akademikoari dagokionez, Informatikako Ingeniaritza eta Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako Gradu Bikoitza ikasi zuen Deustuko Unibertsitatean, 2013 eta 2018 urteen bitartean. Gaur egun Microsoft-en egiten du lan Data&AI taldeko Customer Engineer bezala. Nazioarteko esperientziaren garrantzia azpimarratu du Iturzaetak eta etorkizunean Adimen Artifizialaren munduan gehiago sakontzen eta enpresei eta administrazio publikoei beren transformazio digitalean laguntzen ikusten du bere burua.