Txiriboga
Agoitz Altzugarai
'Baserria bizirik mantentzeko hautua egin dut, sasiak har ez dezan'
Tailerreko lana utzi eta artzain sartzea erabaki berri du lesakako gazteak. Otxunea gazta sortu du eta aitortu digu, atsedenik gabeko lana den arren, aspalditik zuen nahia betetzen ari dela.
-
Agoitz Altzugarai, Otxunea gaztaren sortzailea
16:20 min
Agoitz Altzugarai tailerrean aritzen zen lanean iragan martxora arte. Egun batetik bestera, lehen sektorea 'sasiak hartuko zuen' kezkaz, etxean jaiotzetik ikusi eta ikasi duen ogibidea berreskuratzea erabaki zuen.
Egun, gaztandegia sortu du Otxunea baserrian eta hasi da lehen aleak saltokietara banatzen. Idiazabal gaztaren jatorrizko izendapena, 'baserrikoa'rena eta 'artzai gazta'-rena darama Otxunea gaztak.
Txiribogan, gazta egiteko bete behar den prozesua ezagutu dugu, bertatik.