Txiriboga
Dinagu
'Elkarren inspirazio ere izaten gara'
Lau emakume sortzailek osatzen dute Dinagu taldea; abuztuan Zarautzen jarri duten "Pop up" dendan hartu dute 'Txiriboga' saioa.
-
Agara Agirre eta Ilazki Lili.
13:27 min
Maialen Irastorza, Ilazki Lili, Edurne Kortabarria eta Agara Agirre daude DINAGU proiektuaren atzean. Sortzaileak dira lauak, eta bakoitza arlo batean aritu arren, askotan elkartzen dira. Agara Agirre bitxigileak eta Ilazki Lili arropa diseinatzaileak azaldu digute Zarautzen jarri duten denda ere horretarako baliatuko dutela: "Elkarren produktuak ezagutu eta horiek saltzen jakitea garrantzitsua izan da, pertsona bakarreko txandak egiten ditugulako". Maider Altzaga eta Maria Altuna batu zaizkie Zarautzen jarri duten "Pop Up" dendarako.
Zarautzen jarri dute denda, "bertako jendea eta atzerrikoa" egoten delako bertan udan. Bertako jendea hurbiltzen zaie batez ere, dendaren izenari buruz galdezka horietako asko.