Irratia
Euskadi Irratian
23F eta derbiaren biharamuna, larunbateko 'Amarauna' saioan
1981eko estatu kolpea gogoratuko dute eta bezperako futbol partida aztertuko dute.
-
Argazkia: Xaber Elgezua
Xabier Amuriza, A. Urretabizkaia, E. Garmendia, M. Aramendi, J.M Mujika, P. Zabala... 1981eko otsailaren 23ari begira jarriko dituzte larunbateko 'Amaraun'ean. Tejeroren estatu kolpearen unean non ziren, zer pentsatu eta egin zuten eta abar kontatuko dute hamarretatik aurrera.
Athleticen eta Realaren arteko derbiaren biharamunean, zaleen sentsazioak nolakoak izan diren kontatuko dute bi taldeotako peñakideek. Nerea Santxo sexologoak gizon ereduei buruz jardungo du. Roberto Sarriugarterekin ardoei buruz arituko dira eguerditik aurrera eta, bukatzeko, artea: Haizea Barcenilla kritiko eta komisarioarekin eta Pablo Milanesen musika biografiarekin.