Itxi

Irratia

Audientzia

445.000 entzule EiTBko irratientzat EGMren azken neurketaren arabera

A.E.

EiTB

Euskarazko irratiek, Euskadi Irratiak, Gazteak eta EiTB Musikak, guztira 207.000 entzule dituzte, eta Radio Euskadik, berriz, 198.000. Radio Vitoriarekin 40.000 lagunek egiten dute bat egunero.

  • EiTB

    EiTB

EiTBko irrati multzoak guztira 445.000 entzule izan ditu 2013an, Estudio General de Mediosek egindako urteko azken neurketaren arabera. Ostegun honetan, azaroaren 28an, eman dituzte jakitera EGMren emaitzak.

Euskarazko irratiei dagokienez, Euskadi Irratiak, Gazteak eta EiTB Musikak 207.000 entzulerekin egiten dute bat egunero. Radio Euskadik, berriz, 198.000 entzule ditu egunero; azken urteetako batez bestekorik onena. Radio Vitoriak, halaber, 40.000 entzule lortu ditu; entzule kopuru nabarmena Araban eta eragin esparruan.

Estudio General de Mediosek hiru neurketa egiten ditu urtean. Elkarrizketa pertsonal eta telefono deien bidez neurtzen ditu Espainiako Estatuko hedabide guztiek duten jarraitzaile kopurua.