Irratia
CIES datuak
504.000 entzule EiTBko irratientzat, CIESen arabera
Euskarazko irratiek 250.000 entzule dituzte astegunetan eta Radio Euskadik 220.000. EiTB taldeak, bestalde, 1.149.000 ikus-entzule ditu, irratia eta telebista batuta
EiTB Komunikazio taldeko irratiekin 504.000 lagunek egiten dute bat egunero Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroan, CIESek ostiral honetan, maiatzaren 16an, argitaratu dituen emaitzen arabera. EiTBko irratiek iazko marka onei eutsi diete CIESen urteko lehen neurketan.
Euskarazko irratiek 250.000 entzule bildu dituzte CIESek argitaratutakoaren arabera. Euskadi Irratiarentzat 114.000 entzule dira eta beste horrenbeste Gaztearentzat. EiTB Musikak, berriz, 22.000 entzule lortu ditu.
Radio Euskadirekin 220.000 entzule dira egunero bat egiten dutenak. Datu hauekin, Radio Euskadik 2013an lortutako emaitza onei eusten die. Horrez gain, Radio Vitoriak gora egin du: 34.000 lagunek entzuten dute Arabako irratia egunero.
EiTBn telebista eta irratia oro har
EiTB taldeak 1.149.000 ikus-entzule ditu, irratia eta telebista batuta. CIESek argitaratutakoaren arabera, 645.0000 ikus-entzule ditu ETBk guztira eta ETB2 da, gainera, emaitza hauen arabera Euskadiko telebista katerik ikusiena, iaz bezalaxe.