Irratia
Jazz
Radio Vitoria jazz, 24 orduz jazz
A.E.
EiTB
Uztailaren 14tik 20ra bitartean Radio Vitoriak jazzari eskainitako kanala jarrijko du abian. 103.4ko Arabako frekuentzian dago entzugai eta internet bidez www.eitb.eus-en.
Vitoria-Gasteizko Jazzaldiak irauten duen bitartean, Radio Vitoriak jazzari eskainitako kanala jarriko du abian. Uztailaren 14tik 20ra bitartean, Radio Vitoria Jazzek eguneko 24 ordutan hainbat irratsaio berezi eta Printzipal Antzokiko eta Mendizorrotza polikiroldegiko kontzertuak eskainiko ditu.
Goizeko 10:00etan, 'RV Jazz Live' tarteak, Joseba Cabezasen eskutik, elkarrizketak, komentarioak eta musika tartekatuko ditu. 14:00etan, berriz, 'Directos de Vitoria' saioak Gasteizko Jazzaldiaren aurreko urteetako musika eskainiko du. Halaber, 15:00etan, Jesus Guridi eskolan grabatutako kontzertuak emango dira 'Ondas de Jazz' sortaren barruan, eta 17:00etan, Pedro Espinosak 'Vip's & Co' egingo du, gonbidatuen musika gustuen berri emango duen irratsaioa. Arratsaldeko seietan, Printzipal Antzokiko kontzertuak eskainiko dira eta 21:00etan Mendizorrotzakoak.
Halaber, Carlos Perez Cruzek goizeko zortzietan eta arratsaldeko 19:30ean zuzeneko jazz kontzertu ospetsuenak aurkeztuko ditu. Egunero 10 ordutik gora zuzeneko kontzertutan. Europako aretorik garrantzitsuenetan grabatutako musikaldiak izango dira.
Radio Vitoria jazz 103.4ko Arabako frekuentzian dago entzugai eta internet bidez www.eitb.eus-en.