Irratia
Irrati-antzerkia
Carlos Pérez Uralde Irrati-antzerkiaren III. Lehiaketa
Radio Vitoria | EITB,EUS
Gaur, apirilaren 24a, hasten da gidoiak aurkezteko epea, eta ekainaren 30ean amaituko da.
Gasteizko Nazioarteko Antzerki Jaialdiak eta Radio Vitoriak Carlos Pérez Uralde Irrati-Antzerkiaren Lehiaketaren III. edizioa deitzen dute, EITBren laguntzarekin.
Irratirako antzerkigintza berreskuratzen laguntzea da lehiaketaren helburua, hedabide horretara egokitutako antzezlanen gidoi originalak baliatuz. Parte hartu nahi duten egileek idatziko dituzte testuak, eta Gasteizko artistek interpretatuko dituzte. Gidoi aukeratuak grabatu egingo dira, eta EITBk emitituko ditu 2015eko urrian eta azaroan, Gasteizko Nazioarteko Antzerki Jaialdiak iraun bitartean.
Gasteizko Udalak babesten du ekimena, EITBren laguntzarekin. Apirilaren 24an, hasten da gidoiak aurkezteko epea, eta ekainaren 30ean amaituko da. Bestalde, Antzerki Jaialdiako eta EITBko antolatzaileek aurreko edizioetan arrakasta errepikatzea espero dute.
Aurreko edizioetan bezala, 6.000 euro banatuko da saritan, honela:
· Lehen saria, bi mila eurokoa, Irrati-Antzerkiko Gaztelaniazko Lan Onenarentzat.
· Lehen saria, bi mila eurokoa, Irrati-Antzerkiko Euskarazko Lan Onenarentzat.
· Bigarren saria, mila eurokoa, gaztelaniazko lan batentzat.
· Bigarren saria, mila eurokoa, euskarazko lan batentzat.
Uztailean zehar aztertuko ditu epaimahaiak jasotako lanak, bai eta produzituko direnak hautatu ere. Arte eszenikoetako, irratigintzako eta kultur kudeaketaren alorretako profesionalek osatuko dute epaimahaia, eta honako irizpideak hartuko dituzte aintzat lanak baloratzeko:
· testuaren kalitatea, antzeztua izateko
· bideragarritasuna, grabazioari eta emisioari dagokienez
· irratia dramaturgiarako gune gisa egokitu eta gaurkotzeko ahalmena
· estilo-aniztasuna
· indarra, antzerkiaren "zuzenekoaren" balorea islatzeko gaitasuna
Ekimen honen aurrekontua 10.000 eurokoa da. Gasteizko Udalak jarriko du kopuru hori, Gasteizko Nazioarteko Antzerki Jaialdia bitarte; EITBk, bestalde, lau gidoi hautatuak produzitu eta emitituko ditu.
Antzerki Jaialdiak idazle guztiak animatu nahi ditu parte hartzera, hartara irratirako antzerkigintza berreskuratzen laguntzeko.