Itxi

Irratia

Ostegunean

Carlos Perez Uralde Irratiko Antzerki Lehiaketako sari banaketa

A.E.

EiTB

Gasteizko Nazioarteko Antzerki Jaialdiaren barruan egingo da sari banaketa ekitaldia.

Carlos Perez Uralde Irratiko III. Antzerki Lehiaketaren sari banaketa ekitaldia egingo da datorren ostegunean, azaroaren 26an, Gasteizko Principal antzokian, Pedro Espinosa eta Jenny Prieto Radio Vitoriako esatariek aurkeztuta, eta Gasteizko Nazioarteko Jaialdiaren barruan. Lehendabizi, Atchus!!! ikuskizunaz gozatzeko aukera izango dute bertaratuek; ekitaldia 20:30ean hasiko da.

Gazteleraz aurkeztutako lanen artean, Avelina Perez Perezek egindako El arte de vivir nagusitu da, eta Javier Vegas Fernándezen Tres Runners (o cuatro) lana, berriz, bigarren lekuan gelditu da. Euskarazko sailean, bestalde, lehen saria eman gabe gelditu da eta Patxi Zubizarretaren Nire eskua opari antzerki gidoiak eskuratu du bigarren saria. Gasteizko Nazioarteko Antzerki Jaialdiak eta Radio Vitoriak elkarlanean antolatu duten lehiaketako hiru lan sarituak, Radio Vitorian, Radio Euskadin eta Euskadi Irratian izan dira entzungai, eta eitb.eus-eko irratiaren atarian topatu daitezke.

Lehiaketak Carlos Perez Uralde kazetari gasteiztarra omentzen du. Radio Vitoriaren kolaboratzaile izan zen kazetaria 2006. urtean hil zen. Irrati-nobelak eta irratiko antzerkietako gidoiak idazteaz gainera, gertakizun historikoak ere dramatizatu zituen. Beti umore fina erabiltzen zuen horretarako.

Lehiaketaren III. edizioan 66 gidoi jaso ditu epaimahaiak. Hain zuzen ere, honako hauek osatu dute epaimahaia: Felipe Juaristi idazleak, Carmen Sanesteban aktore eta antzerki zuzendariak, Marta Monfort Gasteizko jaialdiaren zuzendariak, eta Pedro Espinosa Radio Vitoriako esatariak.