Irratia
Audientzia
419.000 entzule EiTBko irratientzat, EGMren arabera
Prentsa
Gaztea, 125.00 entzulerekin, lider da irrati musikalen artean.
EiTBko irrati multzoak (Euskadi Irratiak, Radio Euskadik, Radio Vitoriak, Gazteak eta EiTB Musikak) oro har 419.000 entzuleko audientzia dute astegunetan. Estudio General de Mediosek ostegun honetan (ekainak 30) eman ditu jakitera 2016ko bigarren neurketaren emaitzak.
Irrati bakoitzari dagokionez, Radio Euskadik 161.000 entzule ditu, iazko epe bereko neurtaldian baino 17.000 entzule gehiago.
Gazteak 125.000 entzule bereganatu ditu eta lider da irrati musikalen artean. Hain zuzen ere, emaitza hauek CIESek emandako datuak berresten dituzte. Euskadi Irratiak, berriz, bere oinarri sendoari eusten dio 84.000 entzulerekin.
Horrez gain, Radio Vitoriak 32.000 entzule lortu ditu, azken urte hauetako entzule kopururik nabarmenetakoa.
EiTB Musikarekin, azkenik, 17.000 entzulek bat egiten dute, EGMk ostegun honetan argitaratutako datuen arabera.
1.024.000 entzule eta ikus-entzule EiTBko irrati eta telebistentzat
Telebistari dagokionez, ETBrekin 642.000 ikus-entzulek egiten dute bat egunero. Hartara, telebista eta irratia batuta, astelehenetik igandera 1.024.000 entzule eta ikus-entzule ditu EiTBk.