Irratia
Ostegunean, goizeko 09:00etan
Brian Currin Radio Euskadin: 'ETAk urrats gehiago eman behar ditu'
Radio Euskadi
Nazioarteko bitartekari eta abokatu hegoafrikarrak, ezker abertzalearen baitan bizi den prozesuari buruzko elkarrizketen emaitzak azalduko ditu 'Boulevard' irratsaioan.
Egunotan hainbat harreman eta elkarrizketa politiko izaten ari da Brian Currin Euskadin. Horiek amaitu ondoren, indarkeriaren amaiera erraztea asmo duen aditu taldea aurkeztuko du.
Euskadira iritsi ondoren, lehen elkarrizketan Currinek Dani Alvarezen galderei erantzungo die: ETAren mezua eman behar diguzu?. Nola egiaztatzen da behin-betiko su-etena. Exijitzen zaion punturaino helduko al da ETA?. Apurtuko al ditu ezker abertzaleak bere loturak?. Nola egin beharko zaio aurre indarkeriaren biktimen trataerari?. Arnaldo Otegi lider baliogarria al da oraindik?. Amnistia berri bat egon behar al litzateke berriro?.
Hauei eta beste galdera batzuei erantzungo die Currrinek Radio Euskadiko ''Boulevard'' saioan 09:00etan.
Elkarrizketa, eitb.com-en jarraitu ahal izango da eta laburpen zabala ETB-1 eta ETB-2ko albistegietan eskainiko da.