Itxi

Irratia

Audientzia

Gaztea da nagusi musika irratietan, EGMren urteko lehenengo neurtaldiaren arabera

EiTB

96.000 entzule izan ditu Gazteak. Euskadi Irratiak, orobat, 75.000 entzule eskuratu ditu EGMren urteko lehen neurketaldi honetan.

EiTBko irrati multzoak (Euskadi Irratia, Radio Euskadi, Radio Vitoria, Gaztea eta EiTB Musika), oro har, 402.000 entzuleko audientzia du astelehenetik ostiralera bitartean EAEn eta eragin esparruan. Estudio General de Mediosek asteazken honetan (apirilak 18) eman ditu jakitera 2018. urteko lehenengo neurketaren emaitzak.

Euskarazko irratien artean, Gaztea nagusi da musika irratien artean, 96.000 entzulerekin. Euskadi Irratiak, orobat, 75.000 entzule eskuratu ditu EGMren urteko lehen neurtaldi honetan.

Radio Euskadiri dagokionez, 165.000 entzule ditu irrati honek astelehenetik ostiralera, eta nabarmen igo da iazko urteko lehen neurtaldiarekin alderatuta.

EiTB Musikak bere emaitzei eusten die: 26.000 entzulek egiten dute bat musika ardatz duen irratiarekin.

Horrez gain, Radio Vitoriak, EiTBren irrati arabarrak, 40.000 entzulerekin, gorakada nabarmena izan du. Azken bost urte hauetako emaitzarik onena erdietsi du, hain zuzen ere.

1.131.000 ikusle eta entzule EiTB taldearentzat

EiTB taldeak, irratia eta telebista batuta, 1.131.000 ikusle eta entzule lortu ditu astelehenetik igandera, EGMren arabera. ETBk 769.000 ikus-entzule ditu egunero eta goranzko joera nabarmena erakusten du.

Estudio General de Mediosek hiru neurtaldi egiten ditu urtean. Elkarrizketa pertsonal eta telefono-deien bidez neurtzen ditu hedabide guztiek duten jarraitzaileen kopurua.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Irratia euskaraz