EKT
'EKT' saioa
Dionisio Amundarain eta Antxon Narbaiza izan dira 'EKT'n
Joanez Imaz
Euskadi Irratia
Elizak historian euskararekiko izan duen irizpideaz aritu da Dionisio Amundarain euskaltzaina 'EKT' saioan. Euskararen historia soziala ardatz izan du bestetik, Antxon Narbaiza ikerlariak.
Dionisio Amundarain, beneditarra, euskaltzain urgazlea, euskaltzale itzultzaile, idazle eta irakaslea da. Elizak historian zehar euskararekiko jarreran izan dituen irizpide aldaketa eta jarrera ezberdinak aztertu ditu, Erdi Arotik gure egunetara artekoan.
Bestetik, Antxon Narbazia, Filologia Doktorea, euskaltzale irakasle, ikerlari eta idazlea da. Eibarko euskararen garapena eta egoera ardatz hartuta, euskararen historia sozialaz mintzatu da, bere biziraupenean izan dituen erronka eta gorabeherak aztertuz.
Entzun elkarrizketak atxikituriko audioan!