Arratsaldekoa
'Arratsean'
Adierazten ez diren sentimenduak usteldu egiten dira
Arantxa Iturbe
Euskadi Irratia
Hala esaten du Rocio Carmonak, La gramática del amor idatzi duen idazleak.
"Adierazten ez diren sentimenduak usteldu egiten dira". Hala esaten du Rocio Carmonak, La gramática del amor idatzi duen idazleak. Eta kontatzen du, non sortu zitzaion nobela idazteko gogoa. Eta horrexen bila lapurtu dizkiogu hitzok: "Metroan izan zen. Parean negarrari eutsi ezinik zihoan neska gazte bat, malkoak masailetan behera. Gustura hitz egingo nion, gustura esango nion.. hainbeste gauza esango nizkion. Harentzat idatzi dut nobela".
Neska gazte hari, eta negarrez doan beste edonori, esateko, denoi negar eginarazi digula maitasunak noizbait. Eta, hala sortu du pertsonaia bat, literaturaren bidez neskari laguntzeko. Eta hitz egiten dio Murakamiz edo Jane Austen, Stefan Zweig eta Tolstoiz.
''Arratsean'', noizbait negar egin duzuenontzat, bederatziak arte, Euskadi Irratian.