Itxi

EKT

Mondragon Unibertsitatearekin

Euskal Herria Zuzenean eta Garaioko NaturArte Elkartea 'EKT'n

Joanez Imaz

Euskadi Irratia

Amaia Gabilondok, Garaion natura, sorkuntza eta ondarea batzen dituen NaturArte elkarteaz hitz egin du. Maika Lapoublek eta Jon Ualdek berriz, EHZ jaialdiaz.

Amaia Gabilondok, Garaion natura, sorkuntza eta ondarea batzen dituen NaturArte elkarteaz hitz egin du gaurko "EKT" saioan. Arabako Otatzako baserri batean du bere egoitza Garaion elkarteak. Zer den, nola lan egiten duten, elkartearen helburuez, aisialdiaz, sorkuntzaz, auzolanaz etab, Amaia Gabilondoren azalpen eta gogoetak.

Euskal Herria Zuzenean musika jaialdia 1996an egin zuten lehenengo aldiz Arrosan. Azken urteotan Heletako herrian bertan egiten da. Han izango da aurtengo EHZ jaialdia ere, uztailaren 1etik 3ra bitartean. Hasieran Piztu elkarteak antolatzen zuen; gaur egun Euskal Herria Zuzenean bera da antolakuntza erakunde bezala antolatua dagoena. Maika Lapoublek eta Jon Ualdek damaigute ekimen honen berri.

Entzun EKTko elkarrizketak atxikituriko audioan!