Itxi

Hiru Erregeen Mahaia

Euskal Pilotaririk onena

Xala lehen faseko azken jardunaldiko onena eta inoiz baino liderrago

J.V.M.

Euskadi Irratia

Xalak (57) eskuratu du puntu gehien 2011kako Binakako Txapelketako azken jardunaldian. Bera izan da asteburuko nabarmenena.

Azpimarratze berezia Iker Arretxek (52) merezi du, nahiz Mutiloa Beitiko partidua galdu, epai-mahaikide gehienak, hamabostek, bera izendatu dute partidako onena.

Gernikako neurketatik Laskurain (52) nabarmendu dute eta Iruñekotik Olaizola II (51)

Sailkapen nagusian Xalak (502) aldeak areagotu ditu finalerdiei begira, eta honela Laskuraini 83 puntuko aldea ateratzen dio, Merinori 86koa eta laugarren postuan berdintuta dauden Barriola eta Bengoetxeari 101na.

Finalerdietako partiduetan ere 3,2 eta puntu bat banatuko dira eta finalean beste urtetan bezela 5,3,2 eta 1.

Ikus sailkapen taula!