Itxi

EKT

Euskal Kultur Transmisioa

Euskara eta teknologia berriak 'EKT' saioan

Joanes Imaz

Euskadi Irratia

Gorka Julio eta Maite Goñik eman dituzte aste honetako hitzaldiak "Euskal Kulturgintzaren Transmisioan" saoioan.

Maite Goñik Euskal Jakintza eta Gure Hitza bezalako blog ezagunak kudeatzeaz gain, lan asko egin du irakaskuntzatik. Ordiziako Ikastolan eta Mondragon unibertsitatean, eta baita sarean bertan ere, euskal munduaren puntako erreferentzia bihurtzeraino. Web 2. zero deritzanak irakaskuntzaren eguneratze eraginkorrean izan ditzakeen onurak bideratzen eta aplikatzen ere aritu da Maite Goñi.


Teknologia berriak, norbanakoaren sormena, Internet eta sare sozialak, harreman personal eta sozialak bideratzeko bitarteko berriak…. Kontu horiek denak zintzo jarraitzen, esploratzen eta gogoeta gai izaten ditu Gorka Juliok, besteak beste TEKETEN, Jendartea eta teknologia uztartuz blogean. Gai horietaz hitz egiten digu "EKT" jardunean ere.