Itxi

Irratia

Berezia

Radio Vitoria, Zaballako espetxetik zuzenean, asteazkenean

EiTB

Pilar Ruiz de Larrea kazetariak aurkeztutako 'Radio Vitoria Gaur Magazine' saioa Arabako espetxera joango da bertako eguneroko bizitza ezagutzeko.

  • Zaballako espetxea.

    Zaballako espetxea. EiTBko bideo batetik ateratako irudia.

Asteazken honetan, abenduaren 4ean, Zaballako espetxetik zuzenean arituko da Pilar Ruiz de Larreak aurkeztutako 'Radio Vitoria Gaur Magazine' saioa. Arabako espetxean bizi eta lan egiten dutenen egunerokoa bertatik bertara jasoko du saioak.

Bi ordutan zehar, presoak, funtzionarioak eta espetxeko arduradunak irratiko mikrofonoen aurrean arituko dira, baita hirugarren sektoreko langileak ere. Espetxeko hormen atzeko bizitzaren lekukotasun ezberdinak bilduko ditu Radio Vitoriak.

 

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Espetxeak