Itxi

Irratia

2011-2012 denboraldia

Kurtso berria abian EITBko irratietan

Prentsa

Radio Euskadik edukiak indartu egingo ditu; Euskadi Irratiak albistegi eta entretenimendu tarteen aldeko apustua egingo du; Gazteak ArminVan Buuren DJa fitxatuko du eta Radio Vitoriak gener

Radio Euskadik edukiak indartu egingo ditu

Radio Euskadik denboraldi berriari gogoz ekingo dio, azken EGMren entzule neurketak emandako emaitza onak sendotzeko asmoz. Neurketak 212.000 entzule eman zizkion Radio Euskadiri. Kalitatea, zerbitzu publikoa eta aniztasuna izango dira irailaren 5ean abian jarriko den programazioaren ardatz irratirik onena eta denetarikoa eskaintzeko.

Kurtso berrian, batetik oinarrizko apustuei eusten die irratiak eta bestetik edukiak indartzeko ahalegina egingo du. Dani Alvarez izango dugu goizeko tartearen arduradun 06:00etatik 12:00etara 'Boulevard' saioan. Juan Carlos de Rojok arratsaldean 'Graffiti' aurkeztuko du 17:00etatik 20:00etara eta Xabier Garcia Ramsdenek 'Ganbara' 20:00etatik 00:00etara. Asteburuan, berriz, Almudena Cachok goizeko irrati eskaintza kudeatuko du 'Mas Que Palabras' saioan 09:00etatik 13:00etara. Albistegiak, kirola, Alkain eta Gabilondoren umorea, 'La Jungla Sonora', Roge Blascoren bidaia eta abentura saioak eta 'La Noche Despierta' (denboraldi berrian Javi Dominguez Iratxe Celis ordezkatuz), horiek guztiak edukiko ditu Radio Euskadik.

Aurrera jarraituko dute, halaber, 'La Mecánica del Caracol', 'Tómate Algo', 'Konekta 2.0', 'Consumidores' eta 'La Galería'k, orain arte izandako erantzun onaren bermeaz.

Nobedadeen artean, Iratxe Celisen saio berria dugu: goizaldea utzi eta eguerdian izango dugu entzungai Radio Euskadiko ahots ezagun hau. Astelehenetik ostiralera izango du tartea. Gizarte gaiak jorratuko ditu, guztioi hunkitzen gaituzten gaiak, eragiten dituzten poz eta atsekabeak ere islatuz.

Asteburutan 'MQP' ordubatean amaituko da eta Iñigo Lejarzak beteko du 14:00ak arteko tartea. Larunbatetan, 'Ocho Días Siete Noches' saioa aurkeztuko du, leku turistiko tradizionaletara bidaiatzeko aholku eta jakingarriak eskaintzen dituen tartea. Gure herrialdeko zokorik ederrenak ere ezagutarazten saiatuko da Lejarza irratsaio berrian.

'Consumidores', bestalde, igandeetan ordubatean eskainiko da. Kalitatezko kontsumo arduratsuaz ohartaraztea da saioaren ildo nagusia.

Arratsaldeko hiruretatik lauetara, larunbatetan, entzuleek 'Pompas de Papel' entzuteko aukera izango dute. Euskarazko eta gaztelaniazko literatur aktualitatea jorratu du eta denboraldi honetan 25. urtemuga ospatuko du. Hartara, omenaldi gisa saioak lehen aldiz eguneko ordutegia izango du. Haatik, ohi bezala, astelehen goizaldean ere eskainiko da orain arte legez.

Igandeetan 'Konekta 2.0' saioak teknologiaren azken ordua emango du Enrique Rodalen eskutik.

Musikak ere presentzia indartuko du Radio Euskadin. Lauetatik bostetara 'La Jungla Sonora' saioa izango dugu entzungai astelehenetik ostiralera. Larunbatean Roberto Mosok 'Aquí Macondo' aurkeztuko du, latino estiloko iraganeko musikaren txanda izango da: rantxerak, saltsa, cumbia, vallenato, kantautoreak... Igandean musika klasikoari zabalduko diote leihoa. Radio Vitoria eta Radio Euskadin 'Ma Non Troppo' irratsaioa izango da entzungai.

Ikur diren saioak eta entzule espezializatuari eskainitako saioak tartekatuko dituzte, beraz Radio Euskadin. Publiko guztiak geroz eta errazago izango du bere saio kuttuna topatzeko aukera.


Euskadi Irratiak albistegi, kirol eta entretenimendu eta kultura tarteen aldeko apustua egingo du

Ilusioz ekingo dio Euskadi Irratiak 2011-2012 denboraldiari. Ikus-entzule igoera nabarmena izan du Euskadi Irratiak eta marka horri eusteko programazio erakargarria prestatu du.

Albistegiak eta entretenimendu eta kultur saioak dira Euskadi Irratiaren programazioaren zutabeak. Albistegi anitzak, egiazkoak eta zuzenak dira, bertatik bertara eginak. Kirolek ere leku garrantzitsua dute albistegietan eta kirol saio bereziek ere tarte nabarmena. Hortxe daude 'Kirol Legez', 'Hiru Erregeen Mahaia', 'Tostartean' eta 'Katedra' kirol munduaren ikuskizun eta ahots guztiak jasotzeko.

Entretenimenduzko saioen artean, 'Faktoria' Manu Etxezorturen eskutik eta Jaime Otamendiren 'Mezularia' ditugu astebarruan eta Arantxa Arzak gidatutako 'Amarauna' asteburuan. Albistegietatik kanpo gelditzen diren berrien beste alderdiak islatzen dituzten saio koral, erakargarri eta irudimentsuak.

Kulturari ere arreta berezia eskaintzen dio Euskadi Irratiak, kultur adierazpen guztiei. Literatura, musika eta bertsolaritzari arreta bereziz erreparatzen die. Horren adibide, Arantxa Iturbek gidatzen duen 'Arratsean' saioa dugu. Halaber, udan estreinatutako 'Kaja Beltza' Mikel Markezen eskutik eta Jose Luis Padronen 'Lizardiren Baratza'k kurtso berrian ere jarraituko dute.

Umorea ez da faltako, iaz estreinatutako 'Oilategia' umore saio arrakastatsuak berriro bideari ekingo dio. Denboraldi honetan Jon Iraola eta Mikel Pagadirekin batera Ilaski Serrano egongo da Anjel Alkainen ordez.

Bere hitzorduan izango dira, baita ere, 'Ekosfera' ingurumenaren inguruko saioa eta 'Andromeda' genero berdintasuna oinarri duena.


Gaztea: ArminVan Buuren DJaren fitxajea eta LipDub berria 'Dida' saioan

Kurtso berrira begira, Gaztea irratiak Armin Van Buuren DJ arrakastatsuaren saioa emateko emisio eskubideak lortu ditu.

Armin van Buuren (Leiden, 1976) trance musikako DJ eta produktore ezaguna da. Munduko onenetzat dute adituek eta DJ Magazinen landutako zerrendan. 2007, 2008, 2009 eta 2010ean ere Munduko onena izan zen. Lau aldiz jarraian munduko onena izendatu duten lehen DJa da, Mirage eta A state of trance lanei esker.

'A State of Trance' saioa 2001ean estreinatu zen eta arrakasta handia izan zuen Mundu mailan. Esklusiban aurkeztuko du Gazteak irratsaioa larunbatero 23:00etan.

Bestalde, bigarren urtez goizeko 'Dida' saioak irailean LipDub lehiaketa antolatuko du. Iaz marka guztiak gainditu ziren eta jasotako lan kopurua eta kalitatea aipatzeaz gainera, lehiaketak Gazteako webean milioi orrialderen marka gainditu zuen.

Radio Vitoria: genero berdintasuna eta ingurumena

Radio Vitoriaren denboraldi berriko programazioak bi helburu oso kontutan hartuz aurkezu ditu nobedadeak: genero berdintasuna eta ingurumena, Vitoria-Gasteiz laster ingurumenaren Europako hiria dela kontutan hartuz. Zentzu honetan, emakumearen papera, aukera berdintasuna eta indarkeria matxistaren salaketa ardatz hartuta, hainbat saio eta eduki landuko dituzte. Modu transbertsalean aurkeztuko dute gaia, ez puntualki, ez eta isolatuta ere. Saio bakoitzak bere ikuspegitik egingo du.

Ingurumenaren gaia ere modu berean jorratuko dute. Astero tarte bat izango du Radio Vitoriako bi magazinetan.

Albistegietan informazioaren aldeko apustuari eutsiko diote. Irrati dinamikoa eta hiriari eta Arabako herriei eguneroko pultso zuzena hartuz. Goizeko 06:00etatik 08:00etara 'El Madrugador' saioak entzuleak umore onez esnatuko ditu. Ordu erdiko aktutalitate eta zerbitzu tarteak egingo dituzte.

Goizeko 08:00etan Arabako irrati saiorik entzunena hasiko da, 'Plaza Nueva'. Albistegi kutsu zabalagoa izango du lehen bi orduetan. Aktualitatezko bi elkarrizketa gehiago izango dira entzungai 08:45ean eta 09:40ean. Halaber, goizeko 09:00etako tartean unitate mobilak kalean jazotzen den guztia bilduko du.

Eguerdian, Radio Euskadirekin batera 'Crónica de Euskadi' eman ondoren, gertuko berrien txanda izango da. 'Araban Gaur' irratsaioan eguneko albisteen laburpena emango da euskaraz. Kulturak 'Primera Fila' saioan lekua izango du eta Caja Laboral-Baskonia saskibaloi taldearen nondik norako guztiak egunero 14:15ean kontatuko dituzte.

Arratsaldean 'Club de Amigos' eta 'Mas Vale Tarde izango dira programazio honetan ere. Hain zuzen ere, 'Mas Vale Tarde'rekin audientzia lider izaten lortu du berriro tarte horretan Radio Vitoriak eta urratutako bide horri eustea erabaki dute.

Aldaketa nagusiak 20:00etan agertzen dira. Radio Vitoriak ingurumenaz, ekonomiaz, Gasteizko Erdi Aroko gunearen berreskurapenaz, nekazaritzaz eta kirolaz jardungo diren saio espezializatuak eskainiko dituzte. Astero zortzi ordu gai bereziak eta zerbitzu publikoa eskainiz.

Asteburuan aktualitatearen aldeko apustua indartuko dute eta Radio Euskadiko El parlamento de las ondas legebiltzarreko eztabaida eskainiko dute.