Itxi

Amarauna

Amarauna

Gazteak eta sare sozialak

Amarauneko armiarmak

Euskadi Irratia

Mila aukera ezberdin daude gaur egun sare sozialen munduan murgiltzeko.

  • Sare sozialak

Gazte eta gaztetxo askok denbora asko pasatzen dute sare sozialetan. Atera kontuak, Gazteen Euskal Behatokiak egin duen ikerketaren arabera, 20 urte baina gutxiago dituzten 10 gaztetik zazpik, egunero erabiltzen dituzte sare sozialak.
Gazteen gehiengoak egunero erabiltzen ditu. Zertarako ordea? Ba, ikerketa honen arabera, hamarretik hiru-lauek baino ez dute erabiltzen ikasteko edo informazioa aurkitzeko. Sare sozialak , elkarren artean komunikatzeko erabiltzen dituzte. Jokuak, musika edo pelikulak jeisteko ere erabiltzen dituzte asko eta askok.
Gaur egun, sare sozialak dira gaztetxoen ateko komunikazio tresna garrantzitsuenetako bat. Argazkia, mezuak, hitzorduak, dena partekatzen dute sare sozialen bidez. Facebook, Tuenti edo twitterra euren eguneroko bizitzan ia ezinbesteko bihurtu dira. Zuen ustez, zein da gazteeek gehien erabiltzen dutens are soziala?