Irratia
Jaime Otamendi
Etorkizuneko autoaz eta telebistaz astearteko 'Mezularian
M.S.
Euskadi Irratia
Outlet tertulian jabonarte proiektuaz arituko dira.
Asteartean 'Mezularia' irratsaioan Gasteizen egindako HIRIKO auto elektrikoaz mintzatuko dira. Bruselan aurkeztuko dute asteartean eta aurkezpenaren ondoren, proiektuaren arduradunekin hitz egingo dugu etorkizuneko auto honi buruz.
Eta 'Mezulari'ko lehen ordurako beste galdera bat ere bai; nolakoa izango da etorkizuneko telebista?. Asko hitz egin da hiru dimentsiotan ikusi ahal izango den telebistaren gainean, baina benetan hori al dator? Igor Jainaga ingeniariak emango ditu erantzunak.
Seietan 'Outlet' tertulia zabalduko dute. 'Jabonarte' proiektua ezagutuko dute lehendabizi eta Aran Azkarate, Jabier Puldain eta Jon Larrañagarekin, besteak beste Kodaken porrotaz mintzatuko dira.