Itxi

Irratia

Goizeko irratsaioa

Nerabeentzako zigorrak eta horien ondorioak larunbateko 'Amaraun'ean

A.E.

EITB

Izar Arregi psikologoak, azalduko du zein izan daitezkeen nerabeentzako zigorrak, eta zigor horiek ekar ditzaketen ondorioak.

 Larunbatean 'Amarauna' irratsaioan nerabeentzako zigorrak eta horien ondorioak aztertuko dituzten.  Izar Arregi psikologia mintzatuko da gaiaren inguruan. Mendiko erreskateak nola egiten diren, ze kostu duten, eta  beste hainbat kontu aztertuko dituzte hamarretatik aurrera 'Amarauna' irratsaioan.  Hamaika t´erdietan, Arrats elkarteko bi kide izango dira, kartzelatik ateratzeko puntuan diren edo irten berri diren presoei laguntza ematen die elkarte horrek. Mikel Garaizabal enolgooaren bisita ere izango dute, besteak beste, ardo ekologikoari buruz Europar Batasunean sortu den araudia azaltzeko, orain arte herrialde bakoitzak bere bidea baitzuen.