Itxi

Irratia

Otsailak 12

Irratiaren egunean irratiaz hizketan, igandeko 'Amarauna' saioan

A.A.

Euskadi Irratia

Irratia entzuteko ohiturak nola aldatu diren aztertuko dute.

  • Euskadi Irratiko mikrofonoa.

Otsailaren 12a Uneskok irratiaren eguna izendatua dauka iaztik. Hori dela eta, 'Amaraun'ean irratia entzuteko ohiturak nola aldatu diren galdetuko dute.

Maite Goñi, Mikel Iturri eta Gorka Juliorekin sarean sartuta azken berriak aipatuko dituzte. Ana Goitiarekin arroparen armarioan gutxien-gutxienez zer eduki behar den jasoko dute eta saioa bukatzerako, aurtengo Grammy sairetarako hautagai nagusiak zeintzu diren aipatuko dute. 10:30etik ordu batera bitartean egongo da entzungai 'Amarauna' saioa Euskadi Irratian, Arantxa Arzak gidatuta.