Itxi

Irratia

Euskadi Irratian

Ostiralean, 'Faktoria'n, gizentasunaren inguruan hizketan

A.E.

EITB

Bittor Rodriguez elikagaien teknologoa, Santiago Esnaola Jaurlaritzako Osasun saileko epidemiologoa eta Laura Alutiz Arrasateko ospitaleko umeen obesitate eta nutrizio klinikako dietista egongo dira.

  • Faktoria

Gizentasuna izango omen da etorkizuneko osasun arazo hedatuenetako bat eta gaia aztertuko dute ostiral honetan 'Faktoria' saioan zenbait aditurekin, goizeko 10:00etan. Irratsaioan izango dira Bittor Rodriguez elikagaien teknologoa, Santiago Esnaola Jaurlaritzako Osasun saileko epidemiologoa eta Laura Alutiz Arrasateko ospitaleko umeen obesitate eta nutrizio klinikako dietista.

Horrez gain, Tolosan egingo du sartu irtena goizean zehar saioak,  hango inauterietako berri jasotzeko eta Bilboko giroaren berri ere jasoko dugu.

Paul Rios 'Albiste Faktoria'n

Horrez gain, aurretik Joxe Juan Ugaldek Paul Rios Lokarriko koordinatzailea elkarrizketatuko du.