Irratia
Asteburuko hitzordua
Fukushima oroituz, igandeko 'Amaraun'ean
A.A.
Euskadi Irratia
Urtebete da istripu nuklearra gertatu zela.
-
Fukushimako zentrala. Argazkia: EFE
Igandeko 'Amarauna' saioak Fukushimako istripu nuklearra ekarriko du gogora, gertaera larriaren lehen urteurrenean. Fernando Plazaola Fisika Aplikatuan katedraduna eta Sho Hagio Tokioko Euskal etxeko zuzendaria elkartuko dituzte tsunamia eta haren ondorengo istripu nuklearraz hitz egiteko.
Denda handiak irekitzeko aukera horri buruz jardungo dute hamabietatik aurrera eta Iban Aranzamendirekin loftak nola jantzi azalduko dute.
Blogarien tartean, Ana Malagon, Haritz Rodriguez eta Josu Mendikute etorriko dira. Eta eurekin bi kultur ekimeni buruz hitz egingo dute: Pecha Kutxa eta Berandu TB.