Irratia
Audientziak
EITB Taldeko irratiek 382.000 entzule dituzte EGMren arabera
EITB Media
Azken EGMren (Estudio General de Medios) arabera % 13 egin dute gora taldeko irratiek iazko epe bereko neurketarekin alderatuta. Eskerrik asko!
-
EITBko irratiak %13 hazi dira. EITB: Argazkia
EITB (Euskal Irrati Telebista) Taldeko irratiek 382.000 laguneko audientzia lortu dute astelehenetik ostiralera, 2022ko Estudio General de Mediosen (EGM) bigarren neurketaren arabera. Hartara, 2021eko epe bereko datuekin alderatuta, % 13 hazi dira.
Euskarazko irratiei dagokionez, Euskadi Irratiak 105.000 entzule lortu ditu astelehenetik ostiralera Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) eta eragin esparruan. Gazteak, berriz, 81.000 entzule ditu, eta, EITB Musikarekin, 31.000 lagunek egiten dute bat.
Radio Euskadik, halaber, 139.000 entzule lortu ditu, eta Radio Vitoriak 26.000 entzule ditu aste barruan.
Telebistako emaitzei dagokionez, 523.000 ikus-entzulek egiten dute bat ETBrekin.
EGM (Estudio General de Medios) da Espainiako estatuko irratien audientziak neurtzeko sistema nagusia, eta urtean hiru aldiz egiten da milaka inkesten bidez.