Irratia
EGM datuak
467.000 entzule dituzte egunero EITBko irratiek, EGMren arabera
EITBko irrati taldeak azken bost urte hauetako emaitzik onenan lortu ditu. Radio Euskadik emaitzak hobetu ditu ia 200.000 entzule eskuratuz eta Gazteak gora egiten jarraitzen du 131.000 entzulerekin.
-
EITB
Estudio General de Mediosen arabera 2012. urtearen itxieran 1.200.000 euskal entzule ditu irratiak Euskadin. Inguru-mari honetan Eusko Irratia, irrati Publikoak , 30. urtemugan azken bost urteetako emaitzarik onenak eskuratu ditu. Hartara, egunero, 467.000 entzulek egiten dute bat EITBko irratiekin, euren oinarri eta posizio sendoari eutsiz.
Radio Euskadi emaitza hobetzen ari da eta euskal irratigintzan lider izaten jaraitzen du: 200.000 entzule inguru ditu eta 15.000 entzule irabazi ditu.
Euskadi Irratiak 30. urtemugan, honetan, bere entzule fidel kopuruari eusten dio, 90.000 lagunek jarraitzen dute euskarazko irratia eguenero.
Radio Vitoriak ere eragin zabala du Araban, 30.000 entzulerekin eta Irrati musikalak ere etengabe entzule kopuruan gora egiten ari dira: Gazteak 130.000 ditu eta EITB Irratiak 23.000.
Euskal irratien esparruan, irratsaiorik entzunena 'Boulevard' da. Radio Euskadiko goizeko irratsaioak 132.000 jarraitzaile ditu. Euskadi Irratiko 'Faktoria'rekin, berriz, 71.000 entzulek egiten dute bat. Goizetan orotara Euskadin 298.000 entzule dituzte egunero EITBko irratiek.