Itxi

Eusko Label Liga

Eusko Label Liga

Eusko Label Liga

Mapfre Bandera

Urdaibaik irabazi du Hondarribiko Bandera, erakustaldia emanda

A. B. E. | EITB Media

Bermeoko taldea jaun eta jabe izan da Hondarribiko uretan jokatu den Mapfre Banderan. Hondarribiak bigarren amaitu du etxeko estropada, baina Eusko Label Ligako lidertza sendotu du.

1:02

Urdaibaik irabazi du Hondarribiko Bandera larunbat honetan (abuztuak 6) erakustaldia emanda. Hondarribiak ezin izan du etxean garaipena lortu, baina bigarren izan da eta Eusko Label Ligako sailkapen nagusiko lidertzari eutsi dio.

Ohorezko txandako lehen luzean parekotasuna izan da nagusi, baina ziabogan Urdaibai jarri da buruan Donostiarrari segundo bat aterata, eta Oriorekiko eta Hondarribiarekiko hiru egundoko abantailarekin. Bigarren ziabogan Bermeoko taldeak lehen postuari eutsi dio aurkariekiko errenta areagotuta; sei segundo sartu dizkio Hondarribiari, zazpi Donostiarrari eta 11 Oriori. Erritmo bizian jarraitu du Urdaibaik eta azken luzeari Hondarribiarekiko zazpi segundoko abantailarekin ekin dio. Donostiarra hirugarren izan da hirugarren ziabogan Bermeokoekiko 10 segundora, eta Oriok Urdaibairekiko 18 segundora egin du maniobra. Azken luzean erritmoari eutsi dio Urdaibaik eta Hondarribiko Bandera bereganatu du, 19'46"ko markarekin. Hondarribia izan da bigarren zazpi segundora, eta Donostiarra hirugarren 13ra. Banderako laugarren postua bigarren txandan lehiatu den Getariarentzat izan da, 20'02"ko marka egin baitute, Hondarribiko urtean bosgarren amaitu duen Oriok (20'05") baino hiru segundo hobea.

Eusko Label Ligako sailkapen nagusiko lidertzan da Hondarribia 122 punturekin, bigarren da Donostiarra (118) lau puntu gutxiagorekin, eta Urdaibai da hirugarren 116 punturekin. Oriok 104 puntu ditu eta laugarren postua betetzen du. Azken postuan da Ares 33 punturekin eta 35 ditu azken-aurrekoa den Santurtzik.

Getaria, bikain

Hondarribiko Banderan Getariak eman du ezustekoa. Bigarren txanda irabazi du, eta laugarren izan da estropadako sailkapen orokorrean. Getariak 20 minutu eta bi segundo (20'02") behar izan ditu lana amaitzeko, eta ohorezko txandan egon den Orioren marka (20'05") hobetu du hiru segundogatik. Horrenbestez, Getaria ohorezko txandan lehiatuko da igande honetan etxeko estropadan eta Orio bigarren txandan ariko da. Ondarroa eta Lekittarra izan dira izan dira seigarren eta zazpigarren hurrenez hurren. Ondarroa izan da lehen txandako onena. Cabok zortzigarren amaitu du, Zierbenak bederatzigarren eta Kaikuk hamargarren. Hamaikagarren postua  Aresentzat izan da, eta hamabigarren bukatu du Santurtzik.

Hondarribiko Banderako sailkapena. Argazkia: EITB Media

Hondarribiko Banderako sailkapena. Argazkia: EITB Media

Hondarribiko Banderako sailkapena. Argazkia: EITB Media

Eusko Label Ligako sailkapena. Argazkia: EITB Media