2023ko Isuntza Arraun Elkartea, Eusko Label Ligako 'Lekittarra' ontziaren sailkapena
Bermeoko trainerua aise nagusitu da bere etxean azken bi luzeetan erakustaldia emanda eta, Hondarribiari 18 segundo aterata, bere bederatzigarren Eusko Label Liga eskuratu du.
Euskotren eta Eusko Label ligek Bermeon dute hitzordua larunbatean, irailaren 16an, Bermeoko Ikurrinan. Bideo honetan, estropada eremuari buruzko xehetasunak eta olatuen iragarpena zein den ikus daiteke.
Iragarpenaren arabera, itsasoaren baldintzak, gizonezkoen sailkatze estropadan, emakumezkoen proban izandakoak baino lagungarriagoak izango dira.
Goizean, Donostian, zozketa egin dute, zehazteko zein ordenatan irtengo diren taldeak Kontxarako sailkatze estropadan. EITB klub batzuetako ordezkariekin izan da, erlojupekoa aztergai.
Haizea, euria eta ekaitza izan dira protagonistak Eusko Label Ligako Getariako Ikurrinan. Estropadak irudi ikusgarriak utzi ditu lehiatu diren hiru txandetan.
Bou Bizkaiak erakustaldia eman du berriro eta Zierbenaren, Donostiarraren eta Kaikuren aurretik gailendu da. Hondarribiak bosgarren egin du eta 9 puntura da orain Eusko Label LIgako sailkapenean, amaierarako bi jardunaldiren faltan.
Marea aldaketak eta haizeak baldintzatutako estropadan, Mirotzak izan dira onenak. Hondarribia hirugarren izan da, eta 4 puntu murriztu du Urdaibairekiko aldea.
Lekittarra bigarren izan da Eusko Label Ligako Ondarroako Banderan, eta bideo honetan ikus dezakezu arraunlariek nola bizi izan duten estropada ontzi barrutik, minikameraren irudiei esker.
Eusko Label Ligak Getarian du hitzordua igandean, abuztuaren 27an, Getariako Ikurrinan. Bideo honetan, estropada eremuari buruzko xehetasunak eta olatuen iragarpena zein den ikus daiteke.
Eusko Label Ligak Ondarroan du hitzordua larunbatean, abuztuaren 26an, Ondarroako Banderan. Bideo honetan, estropada eremuari buruzko xehetasunak eta olatuen iragarpena zein den ikus daiteke.
Bemeoko traineruak beste erakustaldi bat eman du, Oriok bigarren txandan markatutako denbora bikaina hobetuz. Donostiarra hirugarren izan da jardunaldi honetan, 18 segundora, eta Hondarribia laugarren, 20ra.
Igande honetan, abuztuaren 13an, Eusko Label Ligako Boiroko Bandera jokatu da Galizian, eta Zierbena izan da irabazlea. Cabok bigarren postua lortu du eta Orio hirugarren izan da.
Zierbenak denboraldiko bere bigarren bandera eskuratu du Eusko Label Ligan Moañakoa bereganatuta. Galipoek estropada bikaina egin dute eta 5 segundo atera dizkiote Hondarribiari eta 13 Urdaibairi.
Hondarribiko Banderan Hondarribiak sufritu egin du zaleen aurrean eta hirugarren postua lortu du. Azken metroak luze egin zaizkio Urdaibairi, baina bi segunduko abantaila atera dio azkenean Zierbenari.
Eusko Label eta Euskotren ligek Hondarribian dute hitzordua larunbatean, abuztuaren 5ean, Hondarribiko Banderan. Bideo honetan, estropada eremuari buruzko xehetasunak eta olatuen iragarpena zein den ikus daiteke.
Lekittarra zortzigarren postuan dabil, Eusko Label Ligan, eta igandean etxean lehiatuko da. Aldayk, hondarribiarra bera, asteburu berezia izango du, larunbateko estropada Hondarribian jokatuko baitute.
Ama Guadalupekoa gailendu da Santurtziko uretan, Urdaibairen eta Zierbenaren aurretik. Bermeokoek lider jarraiten dute.
Bermeotarrek Getxoko Ikurrina eskuratu dute aurkari zuzenak atzean utziz, eta sailkapen nagusiko lidergoa sendotu dute. Atzetik, Hondarribia, Zierbena eta Donostiarra daude.
Eusko Label eta Euskotren ligak Saturtzin dute hitzordua igandean, uztailaren 30ean, Santurtziko Banderan. Bideo honetan estropada eremuari buruzko xehetasunak eta olatuen iragarpena zein den ikus daiteke.
Eusko Label eta Euskotren ligak Getxon dute hitzordua larunbatean, uztailaren 29an, Getxoko Banderan. Bideo honetan estropada eremuari buruzko xehetasunak eta olatuen iragarpena zein den ikus daiteke.
Igande honetan Eusko Label Ligako Orio Kanpina Bandera lehiatu da, eta Urdaibaik lortu du garaipena. Hondarribia bigarren geratu da, eta segundu bakarra atera dio hirugarren izan den Donostiarrari.
Hurrengo zuzenekoak
Ez dago zuzenekorik |
29 |
![]() ![]() |
SASKIBALOIA | EuroCup: MB Zaglebie vs Lointek Gernika | /eu/kirolak/zuzenean/ |
Ez dago zuzenekorik |
01 |
![]() ![]() |
PILOTA | Afizionatuak: Aretako Txapelketako Eskuz Binakakoa eta Elite Txapelketako 4 1/2ko Finala | /eu/kirolak/zuzenean/ |
02 |
![]() ![]() |
PILOTA | Binakako Txapelketa: Elezkano II-Martija vs. P. Etxeberria-Zabaleta | /eu/kirolak/zuzenean/ |
09 |
![]() ![]() |
''HELMUGA'' saioa | /eu/kirolak/zuzenean/ |
03 |
![]() ![]() |
PILOTA | Binakako Txapelketa: Elordi-Rezusta vs Ezkurdia-Tolosa | /eu/kirolak/zuzenean/ |
Ez dago zuzenekorik |
© EITB - 2023 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa
Edukiak zuzen ikusteko, eguneratu nabigatzailea
Gure webeko funtzio batzuekin bateragarritasun arazorik ez izateko, nabigatzailea eguneratu eta bertsiorik berriena jartzea gomendatzen dizugu.
Gutxienez bertsio hauek izatea komeni da:
- Google Chrome 37
- Firefox 40
- Internet Explorer Edge
- Safari 2
- Opera 36
Nabigatzailearen zein bertsio duzun jakiteko, whatbrowser.org erabil dezakezu.