2024ko Orio Arraunketa Elkartea, Eusko Label Ligako 'San Nikolas' ontziaren sailkapena - EITB
Iker Zabala Urdaibaiko entrenatzaile ohiak Euskadi Irratian adierazi du orain arte ez duela ezer Oriorekin. Gaineratu du, aste honetan hitz egingo duela Gipuzkoako taldearekin eta ikusiko dela elkarrekin lan egingo duten ala ez.
Orio bigarren izan da Eusko Label Ligako Portugaleteko Banderan. Bideo honetan ikus dezakezu nola bizi izan duten estropada arraunlariek eta patroiak ontzi barrutik, minikameraren irudiei esker.
Urdaibaik, Zierbenak, Oriok eta Donostiarrak hasiera ikusgarria eman diote Kontxako Banderako bigarren eta azken jardunaldiko ohorezko txandari. Lehia bizi-bizia izan dute estropada buruan jartzeko, eta lehenengo minutu eta 10 segundoetan denbora berean ibili dira.
Zazpi traineru aritu dira Kontxako badian entrenatzen: Donostiarraren eta Orioren emakumezkoak eta gizonezkoak, Chapela, Hondarribia eta Arraun Lagunak.
Bou Bizkaiak gauzak ia erabakita utzi ditu bigarren jardunaldiari begira. Lehen txanda irabazi duen Zierbena 14 segundora du, Donostiarra 15 segundora eta Orio 25 segundora. Lau horiek neurtuko dituzte indarrak datorren igandeko ohorezko txandan.
Bideo honetan ikusgai Kontxako Banderako sailkatze estropadako momenturik politenak. Zierbena, Urdaibai, Orio, Cabo, Getaria, Hondarribia era Kaiku sailkatu dira Kontxarako.
Asteazkenean Donostian jokatutako sailkapen-estropadan txartela lortu dute, erlojupekoaren lehengo zazpi postuetan sartu baitira. Cabok eta, bereziki, Kaikuk eman dute ezustekorik handiena.
Getariak ezustekoa eman du Eusko Label Ligan, Ondarroako Bandera irabazita. Bigarren txandako onena izan da, baita estropadakoa ere, aurkari guztiak menderatuta. Orio izan da bigarren, eta Ondarroa hirugarren.
Orio bigarren izan da Eusko Label Ligako Ondarroako Banderan. Bideo honetan ikus dezakezu nola bizi izan duten estropada arraunlariek eta patroiak ontzi barrutik, minikameraren irudiei esker.
Arkaitz Diazen ontziak Zarauzko Ikurrina irabazi du, bizkaitarrek zuten 5 segundoko aldea iraulita. Lehia estu eta bikaina izan dute bi ontziek, azken luzean bereziki.
Orio hirugarren izan da Eusko Label Ligako Adinberri Banderan. Bideo honetan ikus dezakezu nola bizi izan duten estropada arraunlariek eta patroiak ontzi barrutik, minikameraren irudiei esker.
'Bou Bizkaia' nagusi izan da Pasaian Eusko Label Ligako 14. jardunaldian jokatutako estropadan. Donostiarra izan da bigarren eta Orio hirugarren.
Bermeoko traineruak ez du aurkaririk izan, eta abantaila handiarekin iritsi da helmugara buruan, zortzigarren bandera bereganatzeko.
Euskotren Banderako bigarren txandan, Orio, Donostiarra eta Hondarribia lehen kalean pilatu dira bigarren luzean. Epaileak bandera zuria eta urdina erakutsiz abisua eman dien arren, hiru traineruak elkarrengandik oso gertu iritsi dira helmugara.
Zierbena bakarrik izan da gai Urdaibairi presioa egiteko, baina Bermeoko traineruak zazpigarren bandera eskuratu du.
Indar erakustaldia eginda, Urdaibai denboraldiko seigarren estropadan nagusitu da, Donostiarraren eta Zierbenaren aurretik. Hondarribiak lan oso ona egin du, eta hurrengo jardunaldian ohorezko txandan arituko da.
Urdaibairekin borroka gogorra izan du, baina amaierako luzean ihes egin dio, eta Bermeoko traineruak Donostiarrak bigarren txandan ezarritako denbora ere ez du hobetu.
Urdaibaik irabazi du Eusko Label Ligako Sestaoko Bandera, Zierbena izan da bigarren eta Hondarribia hirugarren. Bideo honetan ikus ditzakezu estropadako unerik onenak.
Hurrengo zuzenekoak
Ez dago zuzenekorik |
08 | 20:45 - 22:30 | ESKUBALOIA | EHF: Bidasoa vs Chrobry Glogow | /eu/kirolak/zuzenean/ |
Ez dago zuzenekorik |
Ez dago zuzenekorik |
Ez dago zuzenekorik |
Ez dago zuzenekorik |
Ez dago zuzenekorik |
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa
Edukiak zuzen ikusteko, eguneratu nabigatzailea
Gure webeko funtzio batzuekin bateragarritasun arazorik ez izateko, nabigatzailea eguneratu eta bertsiorik berriena jartzea gomendatzen dizugu.
Gutxienez bertsio hauek izatea komeni da:
- Google Chrome 37
- Firefox 40
- Internet Explorer Edge
- Safari 2
- Opera 36
Nabigatzailearen zein bertsio duzun jakiteko, whatbrowser.org erabil dezakezu.