2025eko Pasai Donibane Koxtape arraun elkartea, Eusko Label Ligako San Juan ontziaren sailkapena - EITB

Eusko Label Liga

1 / 1
Orio aise bueltatu da garaipenaren bidera Zierbenan Petronor Bandera bereganatuta

Orio aise bueltatu da garaipenaren bidera Zierbenan Petronor Bandera bereganatuta

'San Nikolas' ontziko arraunlariek estropada bikaina egin dute, eta Eusko Label Ligan lider jarraitzen dute. Zierbena izan da bigarrena, eta Hondarribia hirugarrena.
Donostiarra olatu gainera igo da etxean irabazteko

Donostiarra olatu gainera igo da etxean irabazteko

Lehen ziabogaren ostean, olatu bikaina hartu du aurkariei ihes egin eta denboraldiko lehen bandera bereganatzeko.
Oriok bereganatu du Sestaoko Bandera, Eusko Label Liga irabazteko faborito nagusia dela berretsita

Oriok bereganatu du Sestaoko Bandera, Eusko Label Liga irabazteko faborito nagusia dela berretsita

Gorka Aranberri patroiaren mutilek bitik bi bandera irabazi dituzte ligaren hasieran. Bilboko itsasadarrean, Zierbena izan da bigarrena eta Urdaibai hirugarrena.
Tentsioa Ondarroa, Kaiku eta San Juan artean, Sestaoko lehen txandan

Tentsioa Ondarroa, Kaiku eta San Juan artean, Sestaoko lehen txandan

San Juan eta Kaiku euren kaleetatik kanpo atera, eta Ondarroaren kaletik aritu dira, elkarrengandik oso gertu. Epaileek ontzien norabideak zuzendu behar izan dituzte, istiluak eta zigorrak saihesteko.

Oriok eman du lehen kolpea Bilboko itsasadarrean, eta lidertzan hasi du Eusko Label Liga

Oriok eman du lehen kolpea Bilboko itsasadarrean, eta lidertzan hasi du Eusko Label Liga

Oriok nagusitasunez bereganatu du Bilboko Bandera, denboraldiko lehen estropada puntuagarrian. Zierbena eta Donostiarra izan dira bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren.
San Juan, ate nagusitik izarren ligara

San Juan, ate nagusitik izarren ligara

San Juan, Eusko Label Ligan, onenen artean lehiatuko da. Aurten brontzea lortu dute Gipuzkoako txapelketan eta Joseba Fernandez entrenatzaileak baikor begiratzen dio hastear den ligari.

Nola eragingo die kupoen araudiak harrobiko arraunlariz justu dabiltzan taldeei?

Nola eragingo die kupoen araudiak harrobiko arraunlariz justu dabiltzan taldeei?

Estropada denboraldia hastear dela, aurten ezarriko den kupoen araudi berriak gutxienez harrobiko lau arraunlari izatera behartuko ditu klubak. Harrobiko arraunlari gutxi dituzten taldeei galdetu diegu honen inguruan.

Nola eragingo die kupoen araudi berriak arraun taldeei?

Nola eragingo die kupoen araudi berriak arraun taldeei?

Estropada denboraldia hastear dela, aurten ezarriko den kupoen araudi berriak zer-nolako eragina izango duen aztertu dugu bideo honetan. Horretarako, hainbat taldetako entrenatzaileen iritzia bildu dugu. Gutxienez, harrobiko lau arraunlarik parte hartu beharko dute.

Hainbat helburu dituzten zortzi ontzi arituko dira, Eusko Label Ligan, lau faboritoekin batera

Hainbat helburu dituzten zortzi ontzi arituko dira, Eusko Label Ligan, lau faboritoekin batera

Hondarribia, Getaria, San Juan, Lekeitio, Ondarroa, Kaiku, Cabo eta Ares ibiliko dira, iragarpenen arabera ohorezko txandarako izango diren Urdaibai, Donostiarra, Orio eta Zierbena faboritoekin batera, Eusko Label Ligan. Guztien aukerak aztertu ditugu.

San Juan nagusi, Zarautzen aurretik

San Juan nagusi, Zarautzen aurretik

San Juanek Portugaleteko bandera eskuratu du, denboraldiko bigarrena. San Juan ETE Ligako zerrendako goialdean dago, Zarautzekin 34 puntuetan berdinduta. Gaur zazpi segundo pasatxo atera dizkio Zarautzi.

San Juan eta Santurtzi gailendu dira Donibane Lohizunen

San Juan eta Santurtzi gailendu dira Donibane Lohizunen

Donibane Lohizuneko uretan, Ziburuko bandera jokatu da gaur arratsaldean. ETE ligan, San Juan gailendu da; KAE ligan, berriz, Santurtzi.

San Juan, beste behin onenen artean

San Juan, beste behin onenen artean

Asteburuan jokatutako playoff sailkapenetan lan bikana eginda, datorren denboraldian Eusko Label Ligan lehiatzeko txartela lortu du San Juan taldeak. Joseba Fernandez entrenatzaileak elkarrizketa honetan azaldu du nola sentitzen diren.

San Juanek eta Aresek gogotik ospatu dute igoera, Portugaleten

San Juanek eta Aresek gogotik ospatu dute igoera, Portugaleten

San Juan eta Ares dira datorren denboraldian Eusko Label Ligan ariko diren bi talde berriak, play-offean igoera lortu ostean. Gipuzkoako eta Coruñako taldeetako kirolariek horrelaxe ospatu dute igoera, Portugaleten, estropada amaituta.

Ares eta San Juan, Eusko Label Ligan, eta Astillero eta Zumaia, Euskotren Ligan, aurrerapausoa emanda

Ares eta San Juan, Eusko Label Ligan, eta Astillero eta Zumaia, Euskotren Ligan, aurrerapausoa emanda

Ares eta San Juan erabat nabarmendu dira Eusko Label Ligako play-offeko lehen kanporaketan, aurkariak oso atzean utzi baitituzte. Euskotren Ligan, Astillerok eta Zumaiak gainerako bi traineruei ateratako aldeak txikiagoak izan badira ere, oso bideratuta dute datorren urtean maila gorenean aritzea.

Joseba Fernandez (San Juan): ''Ez dugu ezer irabazi, baina igandeko estropada bideratuta utzi dugu''

Joseba Fernandez (San Juan): ''Ez dugu ezer irabazi, baina igandeko estropada bideratuta utzi dugu''

Joseba Fernandez San Juaneko entrenatzaile eta arraunlaria pozarren agertu da bere taldeak Eusko Label Ligara igotzeko lehen jardunaldian Bermeon egindako lanarekin.

100 urte bete dira San Juanek Kontxako Bandera lehenengoz irabazi zuenetik

100 urte bete dira San Juanek Kontxako Bandera lehenengoz irabazi zuenetik

Aurten, 100 urte betetzen dira San Juanek lehenengoz Kontxako Bandera irabazi zuenetik, eta hori gogoratzeko, hainbat ekitaldi antolatu dituzte gaur Pasai Donibanen; besteak beste, lehen Kontxako bandera hura irabazi zutenen familietako kideak omendu dituzte.

Sei urte geroago, San Juanek ohorezko mailara itzuli nahi du

Sei urte geroago, San Juanek ohorezko mailara itzuli nahi du

San Juan asteburuko Eusko Label Ligako play-offari begira dago jada. Parte hartzen duen laugarren aldia izango da. Azkenekoz 2018an aritu zen TKE Ligan. Sei urte geroago, pasaitarrek ohorezko mailara itzuli nahi dute.

Astillero eta San Juan izan dira nagusi ARC Ligan

Astillero eta San Juan izan dira nagusi ARC Ligan

San Juan izan da nagusi KAE Ligan aurten, 13 estropadetatik 11 irabazita; ETE Ligan, berriz, Astilleroko neskek eraman dute garaikurra, uda bikaina osatuta.

San Juan eta Santurtzi, Eusko Label Ligarako play-offera; Astillero eta Zumaia, Euskotren Ligarakora

San Juan eta Santurtzi, Eusko Label Ligarako play-offera; Astillero eta Zumaia, Euskotren Ligarakora

Astillerok irabazi du ETE Liga eta Kantabriako taldeak Euskotren Ligara igotzeko play-offa jokatuko du Zumaia, Chapela, Rianxo eta Cabo taldeekin. KAE1 Ligako titulua San Juanentzat izan da, eta Pasaiakoak Eusko Label Ligara igotzeko fasea jokatuko dute; baita Santurtzik ere.

Zumaiak eta San Juanek eskuratu dituzte ETE eta KAE1 ligetako Plentziako banderak

Zumaiak eta San Juanek eskuratu dituzte ETE eta KAE1 ligetako Plentziako banderak

ETE eta KAE1 ligetako estropadak Plentziak jokatu dira ostegun honetan. Lehenean Zumaia nagusitu da; bestean, berriz, San Juan.

Santurtzik San Juanen hegemonia hautsi du; eta Astillero eta Zumaiaren arteko lehia estuak ez du etenik

Santurtzik San Juanen hegemonia hautsi du; eta Astillero eta Zumaiaren arteko lehia estuak ez du etenik

KAE Ligan, San Juanek denboraldiko zazpigarren bandera irabazi zuen larunbatean, eta igandean, aldiz, Santurtzi nagusitu zen. ETE Ligan, Astillero eta Zumaia lehia bizian dira eta bi puntuko aldea dago bien artean, amaierarako bost jardunaldiren faltan.

San Juan, jaun eta jabe ARC Ligan

San Juan, jaun eta jabe ARC Ligan

Liga ia erabakita, Eusko Label ligara igotzeko play-offetan pentsatzen hasi da San Juan. ETE ligan, bestetik, emozio eta lehiakortasun handiko sasoi amaiera espero da Astillero eta Zumaia artean, oraindik puntu ugari jokoan dauden arren.

San Juan eta Astillero izan dira protagonista asteburu honetako estropadetan

San Juan eta Astillero izan dira protagonista asteburu honetako estropadetan

San Juanek orain arte jokatutako bost estropadak irabazi ditu KAE-1 ligan, eta lider sendoa da sailkapenean. ETE ligari dagokionez, Astillerok Zumaiaren nagusitasuna hautsi du Kamargon eta Portugaleten irabazita.

San Juan eta Zumaia nagusi KE1 eta ETE ligetan

San Juan eta Zumaia nagusi KE1 eta ETE ligetan

Sailkapen nagusietan lider dira San Juan eta Zumaia, orain arte jokatutako estropada denak irabazita. Asteburu honetan Zumaian lehiatutako jardunaldian ere, biak nagusitasunez gailendu ziren.

San Juan eta Zumaia garaile, Pasai Donibanen jokatutako estropadetan

San Juan eta Zumaia garaile, Pasai Donibanen jokatutako estropadetan

San Juan aise gailendu zaie gainontzeko aurkariei, KAE-1 ligako lehen jardunaldian. 34 segundo atera dizkio Zumaiari eta 42 Lapurdiri. ETE ligari dagokionez, Zumaiak asteburuan jokatutako bi jardunaldiak irabazi ditu.

Hondarribia B deskalifikatu egin dute, San Juan oztopatzeagatik

Hondarribia B deskalifikatu egin dute, San Juan oztopatzeagatik

Epaileek Hondarribia B deskalifikatzeko erabakia hartu dute KAE-1 ligako lehenengo jardunaldiko estropadan.

San Juan, oso itxaropentsu liga hasi bezperan

San Juan, oso itxaropentsu liga hasi bezperan

Sanjuandarrak, KAE 1 Liga hasi bezperan, ilusio eta konfiatzaz beteta daude. Izan ere, txapelketan maila bikaina erakutsi dute arrosek. Joseba Fernandez, San Juango entrenatzailearen hitzak jaso ditugu bideoan.

San Juan garaile, Camargon

San Juan garaile, Camargon

Liga amaitzeko bost jardunaldiren faltan, gauzak oso estu daude sailkapenean; lau talde, 6 puntuko tartean.

1 / 1

Hurrengo zuzenekoak

  • Gaur
  • OG.
  • OR.
  • LR.
  • IG.
  • AL.
  • AS.
16 Zuzenean 15:00 - 18:00 TXIRRINDULARITZA | Frantziako Tourra : 11. etapa
16 22:10 - 23:59 HERRI KIROLAK | Kirol Herri: Finalak