Euskotren Liga
SESTAOKO IV. BANDERA
Arraun Lagunakek eskuratu du Sestaoko Bandera, Oriorekin izandako lehia estuan nagusituta
EITB MEDIA
Joana Halsoueten neskek seigarren garaipena lortu dute jarraian. Orio izan da bigarrena (46 ehunenera), eta Tolosa hirugarrena.


Arraun Lagunakek irabazi du Sestaoko Bandera, Euskotren Ligako bigarren jardunaldiko estropada. Ohorezko txandan, Arraun Lagunak, Orio, Tolosa eta Zumaia aritu dira, eta izugarrizko lehia izan da Orio eta Joana Halsouetek gidatzen duen ontziaren artean (segundo bakarrean ibili dira bigarren luzean), Tolosa 5 segundora zutela.
Estu-estu joan da estropada, eta Arraun Lagunakek aurrea hartu dio Oriori azken txanpan. Azkenean, Arraun Lagunakek 10 minutu eta 48 segundo behar izan ditu estropada amaitzeko, Orio (+0,46), Tolosa (+7,73) eta Zumaia (+22,44) atzetik zituela.
Lehen txandan, bestalde, Hibaikak lortu du garaipena, 11 minutu eta 7 segundoko denborarekin, lehen ziabogan aurkariei 6 segundoko aldea hartu ondoren. Donostiarra (+6,360) izan da bigarren, (+9,56) Astillero hirugarren eta Hondarribia laugarren (+17,16).

Sestaoko Banderaren sailkapena
Gauzak horrela, Arraun Lagunakek segitzen du Euskotren Ligako sailkapen nagusian gorenean.

Euskotren Ligako sailkapen nagusia