Itxi

Euskotren Liga

Euskotren Liga

Euskotren Liga

Castroko Bandera irabazi du

Orio, Euskotren Ligako txapeldun

Castroko Bandera irabazita oriotarrek Euskotren Ligako titulua bereganatu dute. Lehen bandera izan ezik jokoan egon diren beste guztiak irabazi ditu Oriok.

0:52
Orio

Orio da 2022ko Euskotren Ligako txapelduna igande honetan (abuztuak 14) Castroko Bandera irabazi ostean. Castroko uretan garaipena lortu eta ligako titulua bereganatu dute oriotarrek. Hirugarrenez irabazi du Euskotren Liga Oriok.

Euskotren Liga amaitzeko bi jardunaldi falta dira, eta Oriok titulua eskuratu du jada. Zarauzko Ikurriñako jardunaldi bikoitzarekin amaituko da liga. Oriok orain arte jokoan egon diren hamaika banderetatik hamar irabazi ditu: denboraldiko lehenengoa, Bilboko Bandera, Arraun Lagunenek bereganatu zuen; beste guztiak, aldiz, Oriok. Bilbon eta Galiziako Banderako bigarren jardunaldian Arraun Lagunak nagusitu zen, baina beste estropada guztietan oriotarrak izan dira irabazleak.

Castroko Banderan hasieratik buruan jarri da Orio eta bazirudien aise nagusituko zela, baina lehen luzearen amaierara parean iritsi dira oriotarrak eta Arraun Lagunak. Donostiarra hirugarren atera da ziabogatik eta Tolosaldea laugarren.

Bigarren luzeari ekiterakoan Arraun Lagunaekek hartu du lasterketaren burua. Bi segundoko abantaila izan du Arraun Lagunekek, eta lehen postuan iritsi da azken metroetara; hala ere, Oriok azkeneraino borrokatu du, erritmoa bizitu, eta esprint estuaren ostean oriotarrek bereganatu dute Castroko Bandera eta Euskotren Liga. Hamalau ehunenen atera dizkio Oriok (11:09.46) bigarren izan den Arraun Lagunaki (11:09.60).

Hirugarren postuan amaitu du Tolosaldeak (11:20.90) eta laugarren izan da Donostiarra (11:23.44).

Sailkapen nagusiko lehen postuan 46 puntu ditu Oriok eta lehenengo amaitzea bermatuta du jada. Arraun Lagunak bigarren da 38 punturekin. Jaitsiera saihesteko lehian Donostiarra da hirugarren 19 punturekin eta Tolosaldea laugarren, 17 punturekin.

Castroko Banderako sailkapena. Argazkia: EITB Media

Castroko Banderako sailkapena. Argazkia: EITB Media

Euskotren Ligako sailkapena Castroko Banderaren ostean. Argazkia: EITB Media

Euskotren Ligako sailkapena Castroko Banderaren ostean. Argazkia: EITB Media