Itxi

Euskotren Liga

Euskotren Liga

Euskotren Liga

Zarauzko Ikurrina

Oriok Zarauzko Ikurrina irabazita itxi du Euskotren Liga

A. B. E. | EITB Media

Ligako txapelduna nagusi izan da bigarren jardunaldian eta Zarauzko Ikurrina bereganatu du. Euskotren Ligari amaiera bikaina eman diote oriotarrek, Zarauzko urtan nagusituta. Donostiarrak mailari eutsi dio eta Tolosaldeak jokatuko du jaitsiera playoffa.

0:45
Orioren ospakizuna

Oriok bereganatu du Zarauzko Ikurrina igande honetako (abuztuak 21) bigarren jardunaldian nagusituta. Ondorioz, Euskotren Ligako txapeldunak diren oriotarrek amaiera ezin hobea eman diote ligari. Donostiarra bigarren izan da eta mailari eutsi dio; laugarren izan den Tolosaldeak jaitsiera ekiditeko playoffa jokatuko du.

Lehen jardunaldian ia 11 segundoko errenta lortu zuen Oriok Arraun Lagunakekiko, baina ligako txapeldunek ez dira horri begira egon, eta bigarren jardunaldia ere irabazi dute. Jaun eta jabe izan dira hasieratik amaieraraino. Lehen luzean 6 segundo atera dizkio Arraun Lagunaki, 8 Donostiarrari eta 11 Tolosaldeari. Azken luzean estropadaren buruari eutsi dio Oriok eta garaipena lortuta Zarauzko Ikurrina bereganatu du.

Jaitsiera playoffa saihestea helburu zuen Donostiarrak estropada bikaina egin du, bigarren amaituta Oriorekiko 8 segundora. Lehen jardunaldian bigarren izan zen Arraun Lagunak hirugarren izan da 13 segundora bigarren jardunaldian, eta laugarren amaitu duen Tolosaldeak jaitsiera saihesteko playoffa jokatuko du, irabazlearekiko 14 segundora amaitu ondoren.

Zarauzko Ikurrinako bi jardunaldiak kontutan hartuta, Orio izan da nagusi, Arraun Lagunak bigarren, Donostiarra hirugarren eta Tolosaldea laugarren.

Euskotren Liga sailkapen nagusiko lehen postuan amaitu du Oriok (54 puntu), Arraun Lagunak (43 puntu) izan da bigarren, Donostiarra (23 puntu) hirugarren eta Tolosaldea (20 puntu) laugarren.

Zarauzko Ikurrinako 2. jardunaldiko sailkapena. Argazkia: EITB Media

Zarauzko Ikurrinako 2. jardunaldiko sailkapena. Argazkia: EITB Media

Zarauzko Ikurrinako sailkapen orokorra. Argazkia: EITB Media

Zarauzko Ikurrinako sailkapen orokorra. Argazkia: EITB Media

Euskotren Ligako sailkapen nagusia. Argazkia: EITB Media

Euskotren Ligako sailkapen nagusia. Argazkia: EITB Media