Donostia Arraun Lagunak, Euskotren Ligako sailkapena
Donostiarrak nagusitasunez gailendu dira Castroko uretan eta Euskadijo txapelketako arantza atera dute. Bigarren Tolosaldea izan da, eta Hibaika hirugarren.
Traineruen Kluben Elkarteak eta Euskotrenek elkar lotzen dituen babes akordioa berritu dute. Ondorioz, Euskotrenek emakumezkoen liga nagusia babesten jarraituko du, gutxienez beste lau urtez.
Gipuzkoako Traineru Txapelketan, Orion, herriko trainerua nagusitu da gizonezkoetan, Donostiarra izan da bigarren, San Juan hirugarren eta Hondarribia laugarren. Emakumezkoetan, Arraun Lagunak nagusitu da, Tolosaldeak egin du bigarren, Zarautzek hirugarren eta Hibaikak laugarren.
Donostiako Udalak eman du arautegian izandako aldaketaren berri. 2017tik, Donostiarrak plaza finkoa izan du, hiriaren ordezkari gisa. Irailean jokatuko duten ekitaldian, Euskotren Ligan ondoen sailkatuta dagoen klubak eskuratuko du. Erabakiak Donostiarrari eta Arraun Lagunaki eragiten die.
Oriako jaitsieraren XXXI. edizioa jokatu da, eta 77 ontzi eta mila arraunlari baino gehiago aritu dira bertan. Gizonezkoetan garaipena etxean geratu da, Oriok irabazi baitu; emakumezkoetan, berriz, Arraun Lagunak izan da nagusi.
Andrea Astudillo Arraun Lagunakeko patroiak ez du Donostiako klubean jarraituko, bere nahien kontra, bota egin baitute. EITB Media berarekin izan da, gatazkaren arrazoiak zeintzuk izan diren galdetzeko.
2024ko arraun denboraldia play-offekin eta Portugaleteko estropadarekin batera amaitu da. Ikusi bideo honetan Eusko Label eta Euskotren ligek eta Kontxako Banderak utzitako irudi ederrak, musikarekin jantzita.
Mar Larrea eta Nahikari Azkue arraunlariek nola sentitzen diren kontatu dute elkarrizketa honetan.
Andrea Astudillo eta Xubane Uribarrena Arraun Lagunak traineruko patroia eta arraunlaria dira, hurrenez hurren, eta hirugarren aldia dute Kontxako bandera eta Liga irabazten.
Arraun Lagunakeko arraunlariek Donostiako kaleetara eraman dute euren ospakizuna Kontxako Bandera irabazi ostean.
Donostia Arraun Lagunak nagusitasun handiz gailendu da Kontxako Banderan. Denboraldi honetan, Euskotren Liga eta jokoan izan diren bandera guztiak irabazi dituzte Juan Mari Etxabek entrenatutako neskek.
Entzun Juan Mari Etxabe Arraun Lagunakeko entrenatzaileak zer agindu eman dizkion Andrea Astudillo patroiari Kontxako Banderako bigarren jardunaldiko estropadan zehar.
Arraun Lagunakek irabazi du 2024ko Kontxako Banderaren bigarren jardunaldia eta bandera; ikusi, bideo honetan, nola bizi izan duten estropada garaipena eskuratu duen traineruko arraunlariek eta patroiak.
Arraun Lagunakek bere historiako hirugarren Kontxako Bandera bereganatu du igande honetan. Honela jaso dute Lugañene traineruko kideek 2024ko bandera.
Aiora Belartieta Arraun Lagunakeko arraunlaria pozarren agertu da EITBren mikrofonoetan, Kontxako Bandera Arraun Lagunakekin bereganatu ostean. Gainera, aste honetan hil zaion amona gogoratu du.
Zazpi traineru aritu dira Kontxako badian entrenatzen: Donostiarraren eta Orioren emakumezkoak eta gizonezkoak, Chapela, Hondarribia eta Arraun Lagunak.
Euskotren Ligako irabazleak 9 segundoko aldea du Oriorekin, 12 Tolosaldearekin eta 13 Donostiarrarekin, lehen jardunaldia aise irabazita.
Arraun Lagunakek denborarik onena egin du Kontxako Banderaren lehen jardunaldian eta, bigarrenari begira, 9 segundoko aldea du bigarren izan den Oriorekin.
Arraun Lagunakek irabazi du 2024ko Kontxako Banderaren lehenengo jardunaldia; ikusi, bideo honetan, nola bizi izan duten estropada garaipena eskuratu duen traineruko arraunlariek eta patroiak.
Xubane Uribarrena Arraun Lagunakeko patroia oso pozik agertu da Kontxako Banderako lehen txanda bereganatu eta bigarren sailkatu den Oriori bederatzi segundoko aldea atera ostean. Dena den, oraindik lan egin beharko dutela garbi dauka
Bideo honetan ikusgai Kontxako Banderako sailkatze estropadako momenturik politenak. Arraun Lagunak, Tolosaldea, Astillero, Chapela, Hibaika, Kaiku eta Orio izango dira Kontxan.
Zumaia, 84 ehunenengatik, eta Hondarribia, ordea, kanp gelditu dira. Ostegunean, sailkatze estropadan, aipatutako klubek lortu dute txartela hurrengo bi igandeetan Kontxan lehiatzeko.
Asteazkenean eta ostegunean jokatuko dituzte Kontxako Banderan parte hartzeko probak. Zazpina txartel daude jokoan, eta faboritoak faborito, borroka bizia izango da.
Donostiako Udalak Euskotren Ligako txapeldunak hartu ditu. Arraun Lagunakek 16 estropa jokatu eta 15 irabazi ditu. Taldeko kideek gogotik ospatu dute titulua Gipuzkoako hiriburuan.
Hurrengo zuzenekoak
24 |
![]() ![]() |
PILOTA | Arrizabalaga-Bergara vs Zabaleta-Mendizabal // Aldai vs Arrillaga | /eu/kirolak/zuzenean/ |
Ez dago zuzenekorik |
Ez dago zuzenekorik |
Ez dago zuzenekorik |
Ez dago zuzenekorik |
Ez dago zuzenekorik |
Ez dago zuzenekorik |
© EITB - 2025 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa
Edukiak zuzen ikusteko, eguneratu nabigatzailea
Gure webeko funtzio batzuekin bateragarritasun arazorik ez izateko, nabigatzailea eguneratu eta bertsiorik berriena jartzea gomendatzen dizugu.
Gutxienez bertsio hauek izatea komeni da:
- Google Chrome 37
- Firefox 40
- Internet Explorer Edge
- Safari 2
- Opera 36
Nabigatzailearen zein bertsio duzun jakiteko, whatbrowser.org erabil dezakezu.