Zumaia Telmo Deun Arraun Elkartea gaur, 2025eko Euskotren Ligan, zein postutan sailkatu da “Saregileak” ontzia? - EITB

Euskotren Liga

1 / 1
Donostia Arraun ehunenengatik gailendu zaio Oriori, Euskotren Ligako lehen jardunaldian

Donostia Arraun ehunenengatik gailendu zaio Oriori, Euskotren Ligako lehen jardunaldian

Egungo txapeldunak 86 ehuneneko aldea atera die oriotarrei.
Zumaiak hainbeste kosta zaien sariaz gozatu eta mailari eutsi nahi dio

Zumaiak hainbeste kosta zaien sariaz gozatu eta mailari eutsi nahi dio

Bederatzi denboraldiren ondoren, gorengo mailara igotzea lortu du traineru gipuzkoarrak. Orain, mailari eustea izango ta taldearen helburua. Arraunlari gazteak dituzte, baina argi dute dena emango dutela.

Zeintzuk dira Donostiarra, Orio, Donostiarra, Hibaika, Zumaia eta Astilleroren helburuak?

Zeintzuk dira Donostiarra, Orio, Donostiarra, Hibaika, Zumaia eta Astilleroren helburuak?

Arraun Lagunak eta Tolosaldea faborito nagusiez gain, beste sei traineru lehiatuko dira Euskotren Ligan, bakoitza bere helburu eta ibilbidearekin.

Amane Jimenez, Zumaiako patroia: ''Lortutakoa ez da oparia, merezi dugulako gaude hor''

Amane Jimenez, Zumaiako patroia: ''Lortutakoa ez da oparia, merezi dugulako gaude hor''

Asteburuko play-offetan Euskotren Ligarako igoera lortuta, Amane Jimenez Zumaiako patroiak lorpena aztertu du elkarrizketa honetan, egindako lana azpimarratzeaz gain.

Kalera atera dira Pasai Donibanen eta Zumaian, datorren urtean arraunaren elitean izango direla ospatzeko

Kalera atera dira Pasai Donibanen eta Zumaian, datorren urtean arraunaren elitean izango direla ospatzeko

San Juanek eta Zumaiak datorren denboraldian arraunlaritzaren maila gorenean lehiatzeko txartela eskuratu dute gaur, Portugaleten. Horrenbestez, arratsaldean, harrerak eta ospakizunak izan dira Pasai Donibanen eta Zumaian.

Zumaia eta Astillero Euskotren Ligan lehiatuko dira 2025ean

Zumaia eta Astillero Euskotren Ligan lehiatuko dira 2025ean

Zumaiak eta Astillerok arraunaren maila gorenera igotzea lortu dute, eta Euskotren Ligan lehiatuko dira datorren denboraldian. Astillero onena izan da play-offeko bi jardunaldietan, eta Zumaia bigarren bi egunetan. Biak ala biak, onenekin borrokatuko dira 2025ean.

2024ko Euskotren Ligako play-offeko 2. jardunaldia: Zumaiaren estropada, traineru barrutik ikusita

2024ko Euskotren Ligako play-offeko 2. jardunaldia: Zumaiaren estropada, traineru barrutik ikusita

Zumaia nagusitu da play-offeko 2. jardunaldian, eta Euskotren Ligan lehiatuko da datorren denboraldian. Bideo honetan duzu ikusgai taldearen estropada, ontzi barrutik, minikameraren irudiei esker.

Naroa Goikoetxea (Zumaia): ''Uda oso gogorra izan da guretzat, eta horrelako garaipen bat behar genuen''

Naroa Goikoetxea (Zumaia): ''Uda oso gogorra izan da guretzat, eta horrelako garaipen bat behar genuen''

Naroa Goikoetxea Zumaiako patroia pozarren agertu da datorren denboraldian Euskotren Ligan lehiatzeko plaza eskuratu dutelako, eta esker oneko hitzak izan ditu taldekide guztientzat.

Astilleroren eta Zumaiaren ospakizuna, Euskotren Ligara igotzea lortu ostean

Astilleroren eta Zumaiaren ospakizuna, Euskotren Ligara igotzea lortu ostean

Astillero eta Zumaia Euskotren Ligara igo dira, play-offetako bi jardunaldietan Astillero nagusituta eta Zumaia bigarren izanda. Hemen duzu ikusgai nola ospatu duten igoera Coruñako eta Gipuzkoako taldeetako neskek.

Ares eta San Juan, Eusko Label Ligan, eta Astillero eta Zumaia, Euskotren Ligan, aurrerapausoa emanda

Ares eta San Juan, Eusko Label Ligan, eta Astillero eta Zumaia, Euskotren Ligan, aurrerapausoa emanda

Ares eta San Juan erabat nabarmendu dira Eusko Label Ligako play-offeko lehen kanporaketan, aurkariak oso atzean utzi baitituzte. Euskotren Ligan, Astillerok eta Zumaiak gainerako bi traineruei ateratako aldeak txikiagoak izan badira ere, oso bideratuta dute datorren urtean maila gorenean aritzea.

Jimenez (Zumaia): ''Gustura geratu gara eta bihar berriz irabaztera irtengo gara''

Jimenez (Zumaia): ''Gustura geratu gara eta bihar berriz irabaztera irtengo gara''

Amane Jimenez Zumaiako patroia pozik azaldu da Euskotren Ligako play-offetako lehen jardunaldian lortutako bigarren postuarekin. Segundo bat atera die Astillerok, eta bigarren jardunaldian irabaztera irtengo direla nabarmendu du.

Cabo, Astillero eta Chapela: nola iritsi dira play-offetara Zumaiaren aurkariak?

Cabo, Astillero eta Chapela: nola iritsi dira play-offetara Zumaiaren aurkariak?

Cabo Euskotren Ligan duen tokiari eusten saiatuko da, Astillerok ETE Liga irabazi du, eta Chapela Galiziako Ligako txapelduna da. Galiziako biak, Zumaia eta Cabo ez bezala, Kontxan aritu dira. Telmo Deuneko arraunlarien aurkariak diren hiru traineruak aztertu ditugu.

Zumaiak Euskotren Ligarako igoera bereganatu nahi du, asteburuko play-offean

Zumaiak Euskotren Ligarako igoera bereganatu nahi du, asteburuko play-offean

Bermeon eta Portugaleten izango dira play-offak, eta Zumaiaren helburua izango da aurreneko bi tokietako bat eskuratzea; Astillero, Cabo eta Chapela izango dira aurkariak. EITB Amane Jimenez patroiarekin eta Jule Egiguren arraunlariarekin izan da.

Hondarribia eta Zumaia aho zapore txarrarekin geratu dira Kontxatik kanpo geratuta

Hondarribia eta Zumaia aho zapore txarrarekin geratu dira Kontxatik kanpo geratuta

Hondarribia eta Zumaiako arraunlariak Kontxako Banderaren atean geratu dira, zazpi onenen artean sartzea lortu ez dutelako. Haiekin egon gara eta haien frustrazioa kontatu digute.

Zumaia play-offetatik kanpo utzi duen akats historikoa

Zumaia play-offetatik kanpo utzi duen akats historikoa

Liga hasi baino lehen jakin zuten Zumaiako arraunlariek klubak ez zuela play-offetarako izenik eman. Eñaut Larrañaga arraunlariaren eta Joseba Esnal presidentearen testigantzak bildu ditugu bideo honetan.

San Juan eta Santurtzi, Eusko Label Ligarako play-offera; Astillero eta Zumaia, Euskotren Ligarakora

San Juan eta Santurtzi, Eusko Label Ligarako play-offera; Astillero eta Zumaia, Euskotren Ligarakora

Astillerok irabazi du ETE Liga eta Kantabriako taldeak Euskotren Ligara igotzeko play-offa jokatuko du Zumaia, Chapela, Rianxo eta Cabo taldeekin. KAE1 Ligako titulua San Juanentzat izan da, eta Pasaiakoak Eusko Label Ligara igotzeko fasea jokatuko dute; baita Santurtzik ere.

Zumaiak eta San Juanek eskuratu dituzte ETE eta KAE1 ligetako Plentziako banderak

Zumaiak eta San Juanek eskuratu dituzte ETE eta KAE1 ligetako Plentziako banderak

ETE eta KAE1 ligetako estropadak Plentziak jokatu dira ostegun honetan. Lehenean Zumaia nagusitu da; bestean, berriz, San Juan.

Santurtzik San Juanen hegemonia hautsi du; eta Astillero eta Zumaiaren arteko lehia estuak ez du etenik

Santurtzik San Juanen hegemonia hautsi du; eta Astillero eta Zumaiaren arteko lehia estuak ez du etenik

KAE Ligan, San Juanek denboraldiko zazpigarren bandera irabazi zuen larunbatean, eta igandean, aldiz, Santurtzi nagusitu zen. ETE Ligan, Astillero eta Zumaia lehia bizian dira eta bi puntuko aldea dago bien artean, amaierarako bost jardunaldiren faltan.

Zumaia nagusi, ETE Ligako Sestaoko estropadan

Zumaia nagusi, ETE Ligako Sestaoko estropadan

Gizonezkoen estropada bertan behera geratu zen, eta bandera bat gutxiago izango dute aurtengo denboraldian. Emakumezkoetan, berriz, Zumaiak irabazi zuen Sestaon.

40 urte Zumaiak jokatutako dena irabazi zuenetik

40 urte Zumaiak jokatutako dena irabazi zuenetik

Urdaibaik eta Arraun Lagunakek orain arte jokatu diren estropada guztiak irabazi dituzte. Hori ikusita, garai bateko Zumaiaren urrezko aroa datorkigu burura. Ordukoak gogoratzeko, denboran atzera egin dugu Luis Mari Olasagasti "Luxia"rekin.  

San Juan eta Zumaia nagusi KE1 eta ETE ligetan

San Juan eta Zumaia nagusi KE1 eta ETE ligetan

Sailkapen nagusietan lider dira San Juan eta Zumaia, orain arte jokatutako estropada denak irabazita. Asteburu honetan Zumaian lehiatutako jardunaldian ere, biak nagusitasunez gailendu ziren.

Arkote eta Zumaia nagusi, Zarautzen

Arkote eta Zumaia nagusi, Zarautzen

KAE 1 Ligan Arkotek irabazi du estropada, Sanpedrotarraren eta Lapurdi liderraren aurretik. Azken jardunaldiaren atarian, Lapurdi lider da eta Sanpedrotarra puntu bakar batera dago. Ete Ligan, Zumaia ngusitu da eta Kaikuk lider jarraitzen du.

Kaikuk eta Lapurdik irabazi dute Zumaiako Bandera, ETE eta KAE Ligetan

Kaikuk eta Lapurdik irabazi dute Zumaiako Bandera, ETE eta KAE Ligetan

ETE Ligan, Kaiku, 38 puntu dituela, lehen postuan dabil; Zumaiak 37 puntu ditu. KAE Ligan, San Pedro eta Lapurdi dabiltza berdinduta, aurreneko tokian, 63na puntu dituztela.

Lapurdi eta Kaiku nagusitu dira Zumaian

Lapurdi eta Kaiku nagusitu dira Zumaian

Lapurdik KAE 1eko saioa irabazi du, Arkotek ateratzen zizkion lau segundoak irauliz azken luzean, eta egungo liderra da Sanpedrotarrarekin batera. ETE Ligan, berriz, Kaiku nagusitu da, Zumaia anfitrioia menderatuz.

San Pedrok eta Zumaiak irabazi dute Pasai Donibanen

San Pedrok eta Zumaiak irabazi dute Pasai Donibanen

ETE eta TKE ligak Pasai San Juango uretan jokatu dira larunbat honetan, uztailak 1. Emakumezkoetan Zumaiako Telmo Deun izan da nagusi. Gizonezkoetan, berriz, San Pedrok erdietsi du garaipena.

Arkotek bereganatu du Zumaiako XXXVII. Ikurriña

Arkotek bereganatu du Zumaiako XXXVII. Ikurriña

KAE 1 Ligako bigarren estropadan, Arkote izan da nagusi. Garaipen honekin, Plentziarrak lidergoari eusten jarraitzen du.

1 / 1

Hurrengo zuzenekoak

  • Gaur
  • IG.
  • AL.
  • AS.
  • AZ.
  • OG.
  • OR.
12 11:55 - 14:00 PILOTA | Emakumeen San Fermin Torneoko finala: Zabaleta-Erasun vs Salsamendi-Mendizabal
12 14:40 - 18:00 TXIRRINDULARITZA | Frantziako Tourra : 8. etapa
12 17:10 - 20:00 ARRAUNA | Euskotren eta Eusko Label ligetako Fabrika Bandera