Arrauna
Bilboko VII. Bandera
Donostia Arraun ehunenengatik gailendu zaio Oriori, Euskotren Ligako lehen jardunaldian
Agentziak | EITB MEDIA
Egungo txapeldunak 86 ehuneneko aldea atera die oriotarrei.
-
Arraun Lagunak. Argazkia: Efe.
Donostia Arraun Lagunakek irabazi du Bilboko VII. Bandera, Bilboko itsasadarreko uretan lehiatutako Euskotren Ligako lehen estropada puntuagarria. Ondorioz, egungo txapelduna lider jarri da ligako sailkapenean.
Donostiako taldea nagusitu da, aurreikuspenak beteta, baina uste baino estuago ibili da, 86 ehuneneko aldea bakarrik atera baitio bigarren sailkatuari, Oriori.
Hirugarren postua Zumaia igo berriak lortu du, ezustean. Telmo Deun ontziak estropada oso ona egin du, denbora bikaina egin du lehen txandan, eta Tolosaldea laugarren tokian utzi du, teorian bera baino hobea bada ere.
Sailkapeneko erditik beherakoen artean, Astillero izan da bigarren, Hibaikarengandik lau segundora, eta Donostiarrarentzat izan da azken postua, Hondarribiarengandik oso urrun.

Bilboko VII. Banderaren sailkapena. Irudia: EITB Media.