Itxi

Arrauna

Arrauna

Arrauna

San Miguel Liga

Liga Bartzelonan hasteko aukera 'oso gertu' ikusten du TKEk

Erredakzioa

Horrela azaldu du Pedro Andueza TKEko presidenteak, La Caixarekin hurrengo bi urteetarako babes akordioa Bilbon sinatu ostean.

  • TKEko eta La Caixako ordezkariak. Argazkia: EITB

    TKEko eta La Caixako ordezkariak. Argazkia: EITB

Traineru Kluben Elkarteak (TKE) 2013ko San Miguel Liga ekainean, Bartzelonan, hasteko aukera "oso gertu" ikusten du. Iragan abendutik lanean dihardute eta 12 kluben babesa jaso zuten larunbateko batzarrean.

Horrela azaldu du astearte honetan Pedro Andueza TKEko presidenteak, La Caixarekin hurrengo bi urteetarako babes akordioa Bilbon sinatu ostean.

Kataluniako finantza entitatearen ekarpenak elkartearen "aurrekontuaren heren" bat suposatuko du. Iaz 800.000 euroko aurrekontua izan zuen TKEk.

Estropada Bartzelonan

Kataluniako agintariek aurreneko estropada Bartzelonan egiteko ideia "oso ondo" hartu dutela esan du TKEko agintariak, baina baimenak lortu behar dira oraindik, eta estropada egiteko data bat jarri behar da. Ekainaren 15ean edo 16an egin daitekeela uste du Anduezak.

Negoziaketak ixteko zain dira; izan ere, baimen ofiziala ezinbestekoa da. Horretarako, TKEko batzordea laster Bartzelonara joango da. Estropada eremua Portu Olinpikoan ezarri nahi dute arduradunek.

Anduezak eta Kepa Badiolak (La Caixako zuzendariak Euskadin eta Kantabrian) sinatutako hitzarmenaren arabera, banketxeak patroirik onenaren elastikoa babestuko du emakumezkoen (Euskotren) eta gizonezkoen ligan.