Arrauna
Larunbatean
Munduko txapeldunen arteko lehia, Sellako Jaitsieran
Erredakzioa
Lasterketa zuzen-zuzenean emango dute ETB-1ek eta eitb.comek 12:00etatik aurrera.
-
900 arraunlari izango dira 2013ko Sellako Jaitsieran. Efe.
Sellako Nazioarteko Jaitsieraren 77. edizioa larunbatean lehiatuko da, Arriondas eta Ribadesella arrean. Guztira, 14 herrialdetik etorritako 900 arraunlarik parte hartuko dute, 620 ontzitan. K-2 kategorian, hamar bat faborito nagusi daude, tartean munduko zenbait txapeldun.
Seillako Jaitsiera zuzenean emango dute ETB-1ek eta eitb.comek 12:00etatik hasita.
Faborito nagusien artean Emilio Merchan zamorarra eta Ivan Alonso galiziarra daude, biak maratoiko munduko txapeldunak dira. Walter Bouzan asturiarra eta Alvaro Fernandez Buiza galiziarra ere leían izango dira. Munduko azpitxapeldunak dira eta hiru aldiz lortu dute garaipena Sellako Jaitsieran.