Arrauna
San Miguel Liga
Kaiku eta Orio, faborito argiak Hondarribiako estropadan
Erredakzioa
Jarraitu estropada zuzenean, larunbatean, 18:00etan, ETB-1en eta eitb.com-en. Kaikuk lidergoa sendotzeko asteburu erabakigarria du.
-
Kaiku. Argazkia: EFE
Kaiku eta Orio, berriz ere faborito nagusiak izango dira asteburuan. Larunbatean Hondarribiako Bandera egongo da jokoan, eta igandean, Pasaian izango da estropada.
Sestaoko ontzia sasoi ezin hobean helduko da bi estropadetara, Espainiako eta Euskadiko txapelketak irabazi ondoren. Hala ere, horiek Gipuzkoako uretan dena ematen dutela argi utzi dute, eta zaleen babesa izango dute.
Hondarribiak behera egin du azkenengo asteetan, baina etxeko estropadan guztia eman nahi dute Orbañanosen gizonek. Aurten bi bandera eskuratu dituzte, eta aurrekoekin egoteko maila dutela erakutsi nahiko dute.
Beste lehia polita San Pedrok eta San Juanek izango dute. San Miguel Ligako sailkapenean berdinduta daude, eta igandeko estropada etxean jokatuko dute bi traineruek.