Itxi

Arrauna

Arrauna

Arrauna

KAE-1 liga

Zierbenak Zarauzko Ikurrina irabazi eta seigarren garaipena lortu du

L.E.

Bizkaitarrak KAE-1 ligako liderrak dira, 114 punturekin. Azken luze ikusgarria egin dute ohorezko txandan, lehen postuan zihoan Lekittarra gaindituta.

0:56

Zierbenak denboraldiko seigarren ikurriña lortu du Zarautzen jokatutako KAE-1 ligako 10. jardunaldian. Bizkaitarrak ligako lider dira eta ohorezko txandan aise nagusiko zaie Lekittarrari, Santurtziri eta Ondarroari.

Hala ere, Lekittarra izan da estropada buruan ia denbora guztian. Hala ere, azken ziaboga segundo berean egin dute Lekeitiokoek eta Zierbenakoek. Azken luzea berdinduta hasi dute baina ligako liderrak argi utzi du sasoi betean dela. Gauzak horrela, helmugan 8 segundoko abantaila atera dio Lekittarrari, 30 segundo Santurtziri eta 39 Ondarroari.

Estropadako sailkapeneko hirugarren postua Getariak lortu du, bigarren txandan Trintxerpe, Donostiarra eta Santoña mendean hartu ostean.

Lehen txandan, berriz, Elantxobe nagusitu da; Zarautz bigarren izan da, Orio B hirugarren eta Camargo laugarren.

KAE-1 ligako sailkapen nagusiari dagokionez, Zierbena da lider (114 puntu), Lekittarra bigarren (110 puntu) eta Santurtzi hirugarren (100 puntu). Liga bukatzeko bi estropada geratzen dira.