Itxi

Arrauna

Arrauna

Arrauna

Kontxako Bandeara

Portugalete, ate nagusitik

Erredakzioa

28 urte igaro dira "Jarrillera"-k azkenekoz txartela lortu zuenetik. Ostegunean denborarik onena egin zuen.

  • Portugalete, onena sailkatze estropadan. Argazkia: EFE

    Portugalete, onena sailkatze estropadan. Argazkia: EFE

Portugaletek denborarik onena eskuratu zuen ostegunean, Kontxako Banderaren sailkatze estropadan. 28 urte igaro dira "Jarrillera"-k azkenekoz txartela lortu zuenetik, eta ate nagusitik egin zuen.

Bizkaiko traineruaren atzetik Orio, Kaiku, Urdaibai, Hondarribia, San Pedro eta Tiran sailkatu ziren. Donostiarra anfitrioia izango da.

Irailaren 1ean eta 8an lortutako denborak kontuan izanda, talde irabazleak Kontxako Bandera eta 24.000 euroko saria eskuratuko du. ETB-1ek eta eitb.com-ek zuzenean eskainiko dute.