Arrauna
Donostiako Bandera
Zumaiako neskek erakustaldia eman dute lehen jardunaldian
L.E.
Euskotren Ligako txapeldunek 11 segundoko aldea atera diote Hibaikari, bigarren luze bikaina eginda.
-
Zumaiako neskak, garaipena ospatzen. EiTB.
Zumaiak estropada ikusgarria egin du Donostiako Banderaren lehen jardunaldian. Zumaiarrek bandera ia erabakita utzi dute Hibaikari 11 segundo atera ostean.
Hibaika izan da, hain zuzen, estropadaren buruan lehen luzean. Lehen ziabogan ere azkarrenak izan dira, 5:21eko denbora eginda. Zumaia bigarren izan da 2 segundora; Mecos hirugarren, 7 segundora eta San Juan laugarren, 9 segundora.
Baina bigarren luzean gauzak goitik behera aldatu dira. Zumaiak aurrera egin du eta aurkariek ezin izan diote traineru gorriaren erritmoari eutsi. Azkenean, Zumaia nagusitu da 10:37ko denbora eginda, Hibaika bigarren sartu da 10 segundora, San Juan hirugarren, 18 segundora eta Mecos galiziarrak laugarren 25 segundora.