Itxi

Arrauna

Arrauna

Arrauna

Playoffak

Zierbenak eta Cabo da Cruzek San Miguel Ligara igotzea lortu dute

Erredakzioa

Talde bizkaitarra nagusi izan da playoffetako bi estropadetan. Lekittarra igoera lortzetik puntu bakarrera geratu da, eta Zumaiak maila galdu du.

1:50

Zierbena eta Cabo da Cruz San Miguel Ligako taldeak izango dira datorren denboraldian. Bi taldeek arraunaren maila gorenera igotzea lortu dute playoffetan.

Igoera playoffetako bi jardunaldiak irabazi ditu Zierbenak. Bermeon nagusi izan zen larunbatean, eta igande honetan jaun eta jabe izan da Portugaleten. Bigarren jardunaldian, Zierbenak 56 zentesima atera dizkio bigarren izan den Lekittarrari. Meira hirugarren izan da, Cabo da Cruz laugarren, eta Zumaia bosgarren.

Cabo da Cruzek bigarren postuan amaitu zuen lehen jardunaldia, eta horretaz baliatu da igoera lortzeko. Sailkapen nagusiko bigarren postua eskuratu dute galiziarrek, eta puntu bakarragatik gainditu dute Lekittarra. Lekeitioko trainerua bosgarren izan zen lehen jardunaldian puntu bakarra eskuratuta. Horren ondorioz, igoera lortu gabe geratu da.

Zumaiak estropada kaskarra egin du Portugaleten, eta maila galdu du. Talde gipuzkoarra KAE-1 Ligan lehiatuko da datorren denboraldian.

Playoffetako bigarren jardunaldiko sailkapenak:

.1. Zierbena          19.38:44 (5 puntu)

.2. Lekittarra        19.39.00 (4 puntu)

.3. Meira             19.39.56 (3 puntu)

.4. Cabo da Cruz      19.48.32 (2 puntu)

.5. Zumaia            19.55.42 (puntu bat)

Playoffetako lehen jardunaldiko sailkapenak:

.1. Zierbena          20.59:32 (5 puntu)

.2. Cabo da Cruz      21.11:98 (4 puntu)

.3. Zumaia            21.18:62 (3 puntu)

.4. Meira             21.18:86 (2 puntu)

.5. Lekittarra        21.19:20 (puntu bat)

Playoffetako sailkapen nagusia:

.1. Zierbena          10 puntu

.2. Cabo da Cruz      6 puntu

.3. Lekittarra        5 puntu

.4. Meira             5 puntu

.5. Zumaia           4 puntu