Arrauna
Polemika
Kontxako antolatzaileek ez dute Urdaibairen helegitea onartu
Erredakzioa
Donostiako Banderaren bigarren jardunaldian gertatutakoa salatzeko helegitea jarri zuten bermeotarrek. Egun hartan, Bou Bizkaia deskalifikatu egin zuten epaileek eta Bandera Hondarribiak irabazi zuen.
-
Urdaibaiko arraunlariak, Kontxako estropadaren amaieran. Efe.
Kontxako estropadako antolatzaileek ez dute Urdaibairen helegitea onartu. Ohar baten bidez, Donostia Kulturak esan du erabaki teknikoak aztertzea ez dela bere betebeharra, ezta erantzukizuna ere.
Kasua ulertzeko atzera egin behar dugu, irailaren 8ra, Kontxako Banderaren bigarren jardunaldira hain zuzen. Epaileek Urdaibai deskalifikatu egin zuten Hondarribia abordatzeagatik.
ETB Urdaibaiko zuzendaritzarekin harremanetan jarri da eta haiek esandakoaren arabera, kasua abokatuen eskuetan dago eta oraindik ez dute erabaki epaitegi arruntera joko duten ala ez.