Arrauna
Zigor proposamena
95 puntu gutxiago eta 24 mila euroko isuna Urdaibairi
Erredakzioa
Estrobo Operazioa dela eta Esther Queraltoren zigor proposamen gogorra jakin da.
-
Urdaibai
Esther Queralto TKE Ligako diziplina epaileak Urdaibairen espedientearen gainean erabaki eta proposamena bidali dio klubari.
Horren arabera, Urdaibaik liga 95 puntu negatiborekin hasiko luke (iaz 189 bildu zituen orotara Bermeoko taldeak). Gainera, ez luke saririk jasoko markagailua positibo jarri arte eta gainera, 24 mila euroko isuna ordaindu beharko luke.
Klubak bost egun ditu helegitea jartzeko.