Itxi

Arrauna

Arrauna

Arrauna

San Miguel Liga

Urdaibai nagusi, Nauta Sanxenxo Banderan

Erredakzioa

Bermeotarrak jaun eta jabe izan dira lehen txandan, baina Oriok ere estropada bikaina egin du eta garaipena lortzear izan da. Azkenean, gipuzkoarrak bigarren geratu dira, bost segundora.

  • Bermeotarrek bost segundo atera dizkiote Oriori. EiTB.

    Bermeotarrek bost segundo atera dizkiote Oriori. EiTB.

Urdaibaik irabazi du Nauta Sanxenxo Banderaren bigarren edizioa.. Bizkaitarrak lehen txandan aritu dira eta hor ez dute areriorik izan: 41 segundo atera dizkiote Zierbenari, 59 San Pedrori, eta minutu eta 46 segundo Pedreñari.

Estropadako bigarren postuan Orio geratu da. Gipuzkoarrak hirugarren txandan lehiatu dira eta Urdaibairi bandera kentzear izan dira azken luzean. Hala ere, azken metroetan indarra galdu dute eta, momentu batean bermeotarren denboran izan badira ere, garaipenak ihes egin die azken metroetan.

Bigarren txanda makalena izan da. San Juan gailendu da, Caboren, Astilleroren eta Portugaleteren aurretik.

Orio da San Miguel Ligako sailkapeneko liderra, eta Urdaibaik azken postuan jarraitzen du. –72 punturekin, aurreko denboraldiaren ostean jasotako zigorraren ondorioz.

San Miguel Ligako sailkapena

Orio                             23

Kaiku                           19

Hondarribia                   18

Tirán                            16

San Juan                      12

Zierbena                       10

Cabo                            9

Portugalete                   9

Astillero                        8

San Pedro                     7

Pedreña                        1

Urdaibai                        -72