Itxi

Arrauna

Arrauna

Arrauna

San Miguel Liga

Pedreñan eta Donostian, asteburuko hitzorduak

Erredakzioa

Larunbatean Marina de Cudeyo IX Bandera–Dynasol Sari Nagusia jokatuko da Kantabriako uretan, eta igandean Donostian izango da hitzordua, Eusko Label Banderarekin.

  • Orio. Argazkia: San Miguel Liga

    Orio. Argazkia: San Miguel Liga

Larunbat honetan jokatuko dira, 17:00etatik aurrera, Marina de Cudeyo IX Bandera–Dynasol Sari Nagusia eta Euskotren Ligako lehen jardunaldia

Mediterraneo eta Atlantikoko uretan ibili ondoren, txapelketa kantabriar itsasora itzuliko da, Pedreñara hain zuzen ere. Bertan jokatuko da San Miguel Ligako laugarren jardunaldia.

Gainera, jardunaldi honekin batera, Euskotren Ligari hasiera emango zaio 16:30etik aurrera. Estropada honetan, jokoan izango dira Zumaiarekin batera, denboraldi osoan zehar, aritzeko dauden hiru txartelak. Guztira,  zazpi traineru lehiatuko dira.

Igandean Donostian jokatuko da ligako bosgarren jardunaldia, Eusko Label Bandera. Estropada 12:00etan hasiko da.

eitb.eus-ek eta ETB-1ek zuzenean eskainiko dituzte proba biak (larunbatean 17:00etan eta igandean 12:00etan).

 

 

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Arrauna